Hondakin arriskutsuak jasotzeko eskaera: 2019ko egutegia eta prozedura

UPV/EHUko hondakin arriskutsuen bilketa eta kudeaketa Iraunkortasunerako Zuzendaritzak zuzentzen eta koordinatzen du (Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetza).

Kudeaketa agintari eskudunak baimendutako kanpoko enpresa batek egiten du: SITA SPE IBÉRICA. Zerbitzuaren baldintzak Unibertsitatearekin egindako kontratu batean zehazten dira.

Eskaria egiteko prozedura

Iraunkortasunerako Zuzendaritzaren web orrian dago eskuragarri inprimakia hondakin toxikoak eta arriskutsuak kentzea eskatzeko nahiz ontziz eta etiketez hornitzeko eskatzeko.

Hondakinak ekoizten dituen zentro bakoitzean arduradun bat dago, eta urteko egutegian adierazitako datetan inprimakiak betetzeaz eta bidaltzeaz arduratzen da; galdetu prozedura zehatzari buruz zure zentroko zuzendaritzan. Bizkaiko Campuseko Medikuntza Fakultatean eta Arabako Campuseko Letren Fakultatean eskaerak sail ekoizleen bidez egiten dira (sail bakoitzeko eskaera bat).

Inprimakia betetzeko urratsak hauek dira:

  • Ekoizlea identifikatzeko eremu guztiak bete behar dira.
  • Ez da ahaztu behar zentroaren Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia (NIMA).
  • Hondakin mota bakoitzerako erretiratu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da, ontzi bakoitzaren edukieraren arabera.
  • Hondakin mota bakoitzerako hornitu behar diren etiketen kopurua adierazi behar da.
  • Mota eta edukiera bakoitzeko hornitu beharreko ontzien kopurua adierazi behar da.
  • Betetako inprimakia bidali behar da.

 
Zentroak edo sailak hondakinak jasotzeko eta ontzi eta etiketak hornitzeko eskaerak egin ondoren, zentroak edo sailak eskaera jaso izanaren ohar bat jasoko du posta elektronikoz eskaeraren inprimakian adierazitako helbidean. Ondoren, zentroak edo sailak horiek jasotzeko egun zehatzaren oharra jasoko du.

Jaso ondoren, zentro edo sail bakoitzeko arduradunak jasotze albarana sinatu beharko du eta hori eskaneatuta bidali posta elektronikoz UPV/EHUko Hondakinen eta Ingurumen Kalitatearen arloko teknikari kudeatzaileari (isaac.barrio@ehu.es – Tel.: 943 018 164). Hartara, zikloa osatuko da.

Hondakinak biltzeko egutegia. 2019. Urtea

Urtero egutegi bat adosten da hondakin kimiko arriskutsuak eramateko eta ontzi berriak eta etiketak banatzeko; hau da, ezin da egin eskaera norberak nahi duenean. Egutegi hori UPV/EHUko Iraunkortasuneko Zuzendaritzak onartzen du, koordinatuta ekoizle nagusiekin eta aipatutako hondakinak kudeatzen dituen enpresarekin (SITA SPE IBÉRICA).

2019. urterako lau egutegi onartu dira, hondakin kimikoak sortzen dituzten ikastegiak kokatu dauden campusaren eta eremuaren araberakoak:

  • Zientzia eta Teknologia Fakultatea + Gipuzkoako Campuseko ikastegiak
  • Arabako Campuseko ikastegiak
  • Bilboko ikastegiak. Ingeniaritza Eskola
  • Bizkaiko Campuseko gainerako ikastegiak: Leioa, Plentzia, Zamudio eta Portugalete

Onartutako egutegietatik kanpo egingo diren eskaerak, ontziak eramateko zein hartzeko, ezohikotzat hartuko dira eta, horrexegatik, beste modu batera kudeatuko dira. Halakoetan, hondakinen kudeaketaren eta ontzi berrien kostua Iraunkortasuneko Zuzendaritzak hartuko du bere gain; garraioaren eta langileen kostua, berriz, kasuan kasuko ikastegi/sail/taldeak.

Eskaera egiteko astearen eta hondakinak biltzeko astearen artean beste aste bat egongo da, eta aste horretan esango die enpresa kudeatzaileak hondakinen ekoizleei zein egunetan bilduko dituen hondakinak eta, era berean, aste horretan zehar kudeatuko ditu hondakinak batzeko eta garraiatzeko beharrezkoak diren dokumentuak.

ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA FAKULTATEA + GIPUZKOAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK

Urtean bost aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, bost aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste bost aste hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
urtarrilak 21-25 otsailak 5-6
martxoak 25-30 apirilak 9-10
ekainak 3-7 ekainak 19-20
irailak 2-6 irailak 17-18
azaroak 11-15 azaroak 26-27

 

ARABAKO CAMPUSEKO IKASTEGIAK

Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru aste hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
otsailak 4-8 otsailak 19
ekainak 3-7 ekainak 20 
urriak 7-11  urriak 22 

 

BILBOKO IKASTEGIAK. INGENIARITZA ESKOLA

Urtean lau aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, lau aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste lau aste hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
otsailak 4-8  otsailak 19 
apirilak 29 – maiatzak 3 maiatzak 14
uztailak 8-12 uztailak 23
urriak 7-11  urriak 22 

 

BIZKAIKO CAMPUSEKO GAINERAKO IKASTEGIAK: LEIOA-PLENTZIA-ZAMUDIO-PORTUGALETE

Urtean hiru aldiz bilduko dira hondakinak; beraz, hiru aste egongo dira eskaerak egiteko eta beste hiru aste hondakinak biltzeko.

ESKAERAK BILKETAK
otsailak 4-8 otsailak 20
maiatzak 27-31 ekainak 11
urriak 7-11  urriak 23

Harremanak SITA SPE IBERICA enpresa kudeatzailearekin