REACTIVATE-Facultad-Relaciones-Laborales-y-Trabajo-Social-Araba-2019-2020

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea (Gasteiz)

2019-2021 ikasturtea

9, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUk Arabako Campusean duen Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea Berraktibatu+ programan ari da parte hartzen "hondakinak birziklatzea eta kudeatzea" gaian.

Helburuak

  • Fakultatearen egoera aztertu, hondakinen gaikako bilketari dagokionean, birziklatzea areagotu eta hondakin hauek behar bezala jasotzea helburu.
  • Papera kontsumitzeko ohiturez kontzientziatzea eta horiek ezagutzea, eta berrerabiltzea sustatzea.

Helburu hauek zuzen zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 9. GIH (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorrak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Plana

Ekintza taldea edukiontzietan finkatutako kartelak (edo kartelik eza) berrikusten hasi da; hartara, akatsak hauteman ahal izan dira eta eraginkortasuna hobetu ahal izan da. Era berean, inkestak egin ditu campusean, paperaren eta hondakinen kontsumoarekin lotutako ohiturak ezagutzeko.

Ekintzen artean, komunikaziora eta hedapenera bideratutakoak nabarmentzen dira (webguneak, buletinak, eskolak, etab.), problematika ikusaraziz eta erabiltzaileen erantzukizuna aipatuz, hala nola:

  • PENTSATZEN DUT… BERAZ BIRZIKLATZEN DUT ekimena, birziklatzea eta berrerabiltzea sustatzeko, ikasleen eskura jarriz alde batetik erabilitako folioekin egindako koadernoak. Hori guztia poster batekin batera.
  • Paperak berrerabiltzeko kutxa, irakasleen fotokopiagailuaren ondoan.

Gainera, komunikazio kanpainaren aurretik eta ondoren egindako inkestetan parte hartu duten pertsonei eskerrak emateko, materiala erosteko txartel bat zozketatu da.

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Gasteiz). Harremanetarako Informazioa

  • Amaia Inza Bartolomé
    Arabako atalaren Koordinatzailea eta lehenengo Dekanordea
    Posta-e: amaia.inza@ehu.eus  
Irudia