REACTIVATE-Facultad-Derecho-Bizkaia

Zuzenbide Fakultatea (Leioa)

2018-2019 ikasturtea

Lan-taldea (9, 7, 12,13 garapen iraunkortasunerako helburuak)

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea (Leioa) Reactívate+ izeneko programan parte hartzen ari da, 2018/19 ikasturtean, “Energia” atalean.

Helburuak

  • Energia erabilerari dagokionez Fakultateak agertzen duen eraginkortasuna aztertzea. Honela, lorturiko informazio horrekin guztiarekin, energia kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko aukera egongo da.
  • Fakultateko langileen eta ikasleen ohituretan beharrezkoak liratekeen aldaketak zehaztea eta aldaketa horiek sustatzea.

Helburu horiek lotura zuzena dute 2030 Agendako ondoko Garapen Iraunkorrerako Helburuekin (GIH): 7. GIH (Energia eskuragarria eta iraunkorra); 12. GIH (Kontsumo eta ekoizpen modalitate iraunkorrak) eta 13. GIH (Klima aldaketaren aurka egiteko neurriak).

Plana

Prozesua abiarazteko, ekintza taldeak lehen auditoretza bat egin du gehiegizko energia kontsumoan eraginik handiena duten jokabideak ezagutzeko. Horrez gain, inkesta bat egin da ere Fakultatean elektrizitatea erabiltzen dutenen ohiturak eta Fakultaterako joan-etorrietan erabiltzen dituzten garraiobideak ezagutzeko (mugikortasuna).

Egindako lehenengo lanen jarraipen gisara, ekintza taldeak dibulgazio kanpaina bat gauzatu du egun arte ikastegiko webgunean lortutako datuen bidez eta dokumentu digital bat banatuta. Ikastegiko erabiltzaile guztiei egin zaie gonbita ekarpenak edota iradokizunak egiteko, posta elektronikaren bidez, fakultateko eraginkortasun energetikoa hobetze aldera. Bigarren auditoretza eta inkesta bat egin dira kanpainaren ondoren datuak biltzeko eta inpaktuaren ondorioak ateratzeko.

Ekintza taldea

Taldeak ondokoak biltzen ditu: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Leioako Zuzenbide Fakultatean. Harremanetarako informazioa

  • Agustín García Ureta
    Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia Saileko Irakaslea
    Posta-e: agustin.garcia-ureta@ehu.eus