EUEB-Iraunkortasuna
LEUEB-Iraunkortasuna
Batzorde Sektoriala (lehengo CADEP) hainbat unibertsitateren
bultzadari esker sortu zen, 2002ko irailean, eta haren funtsezko
helburuak dira, alde batetik, informazioa biltzea unibertsitateen
ingurumen kudeaketari buruz, unibertsitateko kideen artean
ingurumenaren aldeko jarrera txertatzeko aurrerapenei buruz eta
arriskuen prebentzioan egindako lanei buruz, eta, bestetik,
unibertsitateen arteko lankidetza iraunkorra lortzea arlo horietan.
Egungo munduan gai nagusietako bat dela eta horri lotutako jarduerek
unibertsitateko kideentzat garrantzi handia dutela aintzat hartuta,
Espainiako Unibertsitateen EUEB Batzorde Sektoriala sortu zen, 2009ko
uztailean.
EUEB-Iraunkortasuna batzorde sektorialak lan
taldeak sortu ditu, hainbat gairen arabera, eta EHUk horietan
parte hartzen du. Hona hemen taldeak:
- Unibertsitatea eta mugikortasuna
- Unibertsitateko iraunkortasunaren ebaluazioa
- Ingurumen hobekuntzak, unibertsitate eraikinetan
- Lan arriskuen prebentzioa
- Iraunkortasuna curriculumean barneratzea
- Unibertsitate osasungarriak
- Unibertsitate hirigintza eta iraunkortasuna