4 GIHaren erronkak eta indikatzaileak: Kalitatezko hezkuntza

Aukeratutako erronkak

4.3 Hemendik 2030era, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate‐irakaskuntza barne.

4.4 Hemendik 2030era, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua.

4.5 Hemendik 2030era, genero‐desberdintasunak ezabatzeahezkuntzan, eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan eta lanbide‐prestakuntzan pertsona ahulenei, desgaitasunen bat duten pertsonei, herri indigenei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne.

4.7 Hemendik 2030era, ikasle guztiek garapen iraunkorra sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen iraunkorrerako eta bizi‐estilo jiraunkorretarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen iraunkorrari laguntzeko, hezkuntzaren bidez.

4.a Haurren eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea.

 

Indikatzaileak

Indikatzailea 2017/18
Matrikulatutako ikasleak. 36.249
Unibertsitateko lehen urtean diren ikasleak. 8.762
Eskaintza akademikoa (Graduko tituluak, masterrak, doktoregoak eta berezko tituluak). 274
Garapen Iraunkorreko Helburuetan (GIH) laguntzen duten GrALen kopurua. 95
Ikasle gradudunak. 8.504
GIHetan laguntzen duten tesien kopurua. 5
GIHetan laguntzen duten ikertalde finkatuen kopurua. 10
Tituludunek jasotako gaitasunen balorazioa. 6,6

Ikasleen gogobetetze maila UPV/EHUrekiko.

6,8
Iraunkortasunerako berrikuntza proiektuetan parte hartzen duten irakasleen kopurua. 137