IKD i3ren garapena

  • Era instituzionalean barneratzea UPV/EHUren zehar gaitasun komunen katalogoa.

  • Gradu eta master irakasgaien irakaskuntza gidak eguneratzea, eta i3 ekintzei ikusgarritasuna ematea.

  • Ikerketan oinarritutako ikaskuntza txertatzea metodologia aktiboetan: Inquiry-based Learning eta Research-based Learning.

  • Ikasleengan prestakuntza eragin handia duten esperientziak sortzen dituzten programak edo egitasmoak finkatu eta zabaltzea (IKD Gazte programa), autokudeatutako boluntariotzako esperientziak (gu geu bolondres) edo garapenerako lankidetza praktikak (Gaztenpatia programa).

  • Curriculum nitxo zabalagoen aukerak arakatzea: sekuentzia izanik borondatezko praktikak/enpresetako praktikak/practicum + GIHen ikuspegitik ekarpen esanguratsuak egitea helburu duten GrAL/MAL/doktorego tesiak.

  • GrAL edo MAL bateratuak egitea, unibertsitatearen desafio komun baten inguruan, Campus Bizia Lab programan egin den moduan.

  • GrAL edo MALn bateratuak egitea, nazioarteko desafio komun baten inguruan. Jadanik ibilbide bat baduen lan ildo bat da; zehazki, Bordeleko Unibertsitatearekin, Zuzenbide Ocean edo Ocean i3 bezalako proiektuetan. 

  • GrAL edo MALen zuzendarikideen ideia esperimentatzea kanpoko enpresa, erakunde eta ikertaldeekin, halako moldez, non ikasleek aukera izango duten bertatik bertara ezagutzeko testuinguru errealak eta irakaskuntza-ikaskuntza harremanak edukitzeko kanpoko agenteekin (mentorizazioa).

  • GrAL eta MALen balioa nabarmendu eta kongresu gisa hedatzea; bereziki, iraunkortasuna trakzio elementu izanik, ekarpen inedito edo bereziki onuragarria egiten diotenak arazo edo erronka jakin bati.

  • IKD irakasle talde egituratuak  aitortzea, irakasgaien, gaien edo moduluen irakaskuntza talde gisa ulertuak, ezaugarri dutenak irakaskuntza arloan emaitza onak dituen praktika berritzaile bat (Docentiaz programa), baita ikasleen ikaskuntzaren ikuspegitik ere (arrakasta tasa, irakaskuntza metodologiak gogobetetzea).