EHUko unibertsitate komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta
Ikasleen, irakasle-ikertzaileen (IRI) eta teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen (TEKAZEL) garraio ohiturei eta horiek gure unibertsitateko karbono aztarnan duten eraginari buruzko datu zehatzak eta eguneratuak biltzeko, EHUko Jasangarritasun Zuzendaritzak, hiru campusetako errektoreordetzekin batera, Mugikortasunari buruzko inkesta egin zuen 2024ko otsailaren 24an.
Inkesta horren bidez, gure unibertsitate komunitatea osatzen duten pertsonen joan-etorrietarako moduen diagnostikoa egin nahi da, zein diren gehien erabiltzen diren garraiobideak, zein diren mugikortasun aukeren atzean dauden motibazioak, garraio publikoko zerbitzuekiko gogobetetasuna eta mugikortasun ez motordunerako (eta beraz, jasangarriagorako), hautematen diren oztopoak.
- (Beste leiho bat zabalduko du)EHU_Unibertsitate komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta (pdf, 1,52 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Arabako Campusa_Unibertsitate komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta (pdf, 1,29 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Bizkaiko Campusa_Unibertsitate komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta (pdf, 1,61 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Gipuzkoako Campusa_Unibertsitate komunitatearen mugikortasunari buruzko inkesta (pdf, 1,54 Mb)