Iraunkortasunaren arloko berrikuntzarako laguntzetarako 2013ko deialdia

(2013ko azaroaren 30a arte epea irekia)

Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzak UPV/EHUko iraunkortasunaren arloko berrikuntzarako laguntzen deialdia argitaratu du, iraunkortasunaren kultura bultzatuz eta UPV/EHUri berari aplikatuz (Campusa laborategi gisa).

Jarduketa horrek zehaztuko eta ezaugarrituko ditu gure Unibertsitateko iraunkortasun-ezaren arazoak, eta horiek konpontzeko moduak bilatuko ditu. Xede horretara bideratuko ditu 18.000 € guztira, Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako Programa Kontratuaren baitakoak.

Laguntza horien bidez sustatu egin nahi dira Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean iraunkortasunaren kultura bultzatzen duten proiektuak, Unibertsitatean bertan zuzenean aplikatuko diren berrikuntza-proiektuak diseinatzeko eta garatzeko laguntzak emanez.

Eskaerak aurkezteko epea 2013ko azaroaren 30ean bukatzen da eta deialdian bertan ikusi ahal izango duzunez ez da dokumentazio gehiegi eskatzen, baina bai hausnarketa zorrotz eta zaindua.

Deialdi hau Unibertsitate iraunkorrago bat eraikitzeko erabilgarria izatea nahi dugu, eta horretarako ematen duzun denbora guztia eskertu nahi dizuegu.

Informazio gehiago:

Posta elektronikoa: iraunkortasuna@ehu.eus
Telefonoa: 94 601 2855