Jardunbide egokien gida UPV/EHUn hondakin kimiko arriskutsuak minimizatzeko

Azken urte hauetan jatorri kimikodun hondakin arriskutsuen sorrera esponentzialki gehitu dela kontutan hartuta, UPV/EHUko Iraunkortasuneko zuzendaritzak, IHOBE Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa lagun duela, aztertu du gure unibertsitatean sortutako era honetako hondakinak minimizatzeko potentziala. 28 jardunbide egoki identifikatu dira Europar Batasunak arlo honetan emandako aginduak betetzeko eta sortutako hondakin arriskutsuen kantitateak eta, bide batez, gestioari loturiko kostuak murritzeko bide eskainiko diguna.

Animatu nahi zaituztegu zuek guztiok, UPV/EHUko ikastegietako laborategi eta tailerretan hondakin arriskutsuak sortu eta/edo gestionatzen dituzuen pertsona guztiok minimizazio erronka honi hel diezaiozuen. Horretarako, kontsulta egin honako dokumentu hauetan:

Gidaren azala