Minimización de los Residuos Peligrosos

Hondakin arriskutsuak minimizatzea

 

“Hondakin onena, sortzen ez dena”

 

Hondakin arriskutsuen minimizazioari esker, murriztu nahi dira sortzen diren hondakinen kantitatea eta arriskua, maila ekonomiko eta teknikoki egingarrietan beti ere, antolakuntzari eta eraginkortasunari dagozkion neurriak hartuz, hondakinen tratamendua edo azken ezabatzea ekiditearren.

Teknikoki, aurrerapenak lortu ahal dira hondakin arriskutsuen minimizazioan edo murrizpenean, erreaktibo eta materialen stocka laborategi bakoitzaren premietara egokituz, erosketak beste irakasle edo ikertaldeekin partekatuz, esperimentuen diseinu eta eskala hobetuz, erreaktiboak eta bestelako material arriskutsuen ordez arrisku gutxiagoko beste batzuk erabiliz, hornitzaileekin ontzien itzultzea adostuz, erabilitako hondakinen arriskua laborategi edo tailerrean bertatik bertarako tratamenduen bidez murriztuz eta/edo instrumentu eta ekipoen bizitza baliagarria luzatzeko mantentzeak eginez.   

Alderdi ekonomikoa ere bada aintzat hartu beharreko aldagai bat hondakin arriskutsuen minimizazioari begira. Kasu honetan, kostuak gutxitzea da gakoa, hondakinen gestio eta tratamenduari, materialen egokitzapenerako ontzien kontsumoari eta jasotze, egokitzapen eta garraio prozesuei loturiko gastuak gutxitzea, 2017. urtean UPV/EHUren kasuan 150.000 eurotatik gorakoak.

Animatu nahi zaituztegu zuek guztiok, UPV/EHUko ikastegietako laborategi eta tailerretan hondakin arriskutsuak sortu eta/edo gestionatzen dituzuen pertsona guztiok minimizazio erronka honi hel diezaiozuen.

Horretarako, hemen egin kontsulta: