JORNADA-RETOS-SOSTENIBILIDAD-UPV-EHU-Campus-Bizia-Lab

Jardunaldia: Iraunkortasunerako erronkak UPV/EHUn: Campus Bizia Lab

Unibertsitateko komunitate osoari (irakasleak, AZP, ikasleak) eta iraunkortasunaren arloan interesa duten beste eragileei zuzendua.

Data: 2018ko ekainak 14 eta 15
Tokia: Bizkaia Aretoa (Abandoibarra z/g), Bilbo. Baroja entzunaretoa
Ordutegia: 09:30etatik-14:00etara

Edukia eta helburuak

Irudia

Jardunaldi honek unibertsitateko komunitatearentzako (irakasle, AZP eta ikaslegoa) eta interesa duten beste eragileentzako bilgunea izan nahi du, eta bertan ikasi nahi dugu zelan lankidetza eta transdisziplinarietatearen bitartez erantzun ahal diren iraunkortasunarekin loturiko unibertsitate bertako erronkak. Jardunaldiaren helburuak honako hauek dira:

  • Campus Bizia Lab Programaren (CBL) lehengo edizioaren aurrerapenak partekatzea.
  • Beharrekoa de ikuspegi eta praktikari buruz hausnartzea proiektuen eragina hobetzeko praktika kolaboratibo eta transdiztiplinarietatearen bitartez.
  • CBL Programaren 2018/19 edizio berriaren proposamena aurkeztu eta jasotako ekarpenak txertatzeko aukera aztertzea.
  • Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzak arlo honetan bultzaturiko proiektuak eta ekimenak partekatzea, eta baita beste unibertsitateetakoak ere.

Programa

Ekainak 14 (osteguna)

  • 9:30-9:40 Ongi etorria.
    Estibaliz Saez de Cámara Oleaga. UPV/EHUren iraunkortasunaren arloko zuzendaria.
  • 9:40-11:30 2017/18ko CBL Proiektuak ELEVATOR SPEECH formatuan aurkeztea.
    Parte hartu duten Irakasle-AZP eta ikasleak.
    (Beste leiho bat zabalduko du)CAMPUS BIZIA LAB TALKS 2017/18 (pdf ,446 Kb)
  • 11:30-12:00 Atsedenaldia
  • 12:00-13.15  2017/18ko CBLko esperientziaren ebaluazio kolaboratiboa. Proiektuaren eragina maximizatzeko funtsezko osagaiak identifikatzea.
    Dinamizatzailea: Jordi Segalas (UPC-ko Iraunkortasuneko zientzia eta teknologiako institutuko zuzendaria) eta Aitxiber Zallo
  • 13:15-14:00 Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzak bultzaturiko ekimen/proiektuen aurkezpena (I). Estibaliz Saez de Cámara Oleaga. UPV/EHU ren Iraunkortasunaren arloko zuzendaria.

Ekainak 15 (ostirala)

  • 9:30-9:40  Iraunkortasunaren arloko zuzendaritzak bultzaturiko ekimen/proiektuen aurkezpena (II).
    Estibaliz Saez de Cámara. UPV/EHUren iraunkortasunaren arloko zuzendaria.
  • 9.40-10.00  Aktibatu+/Actívate+ Programaren aurkezpena.
    Xabier Arana. Bizkaiko Foru Aldundia /Diputación Foral de Bizkaia.
    Jaione Pagazaurtundua. GAP (Global Action Plan)
  • 10:10-10:30  Lan kolaboratiboaren esperientzia praktikoan UPCn.
    Didac Ferrer. UPC-ko berrikuntza eta komunitateko gabineteko arduraduna.
  • 10:30-11:00 Atsedenaldia
  • 11:00-13:45  Kokreakzio tailerra "Kolaborazioaren praktika: CBL komunitatea sortzeko bidean".
    Dinamizatzailea: Didac Ferrer. UPC-ko berrikuntza eta komunitateko gabineteko arduraduna.
  • 13:45-14:00 Jardunaldiaren itxiera.

Harremanetarako

Edozein iradokizun edo ekarpen baduzue Mintegia burutu aurretik, gurekin komentatzea asko eskertuko genuke, ahalik eta eraginkorragoa izan dadin.