Proyecto de sensibilización para el consumo responsable de la energía eléctrica a través de la monitorización y elaboración participativa de estrategias de mejora de eficiencia energética en sistemas y patrones de usos en centros de la UPV/EHU

Energia elektrikoa erantzukizunez kontsumitzeko sentsibilizazio proiektua, monitorizazioaren bidez eta UPV/EHUko ikastegietako sistema eta patroietan energiaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategien lanketaren bidez

i3-GIH 7

Proiektu hau 2016an jaio zen unibertsitateko hiru campusetako ikastegi ezberdinetan honako hauek ahalbidetuko zituen aldibereko ekintza bat sortzeko helburuaz: alde batetik, gure eraikinen energia eraginkortasunean aurrera egiteko taldeen arteko dinamika kolaboratzaile eta lehiakorra sortzea, eta, bestetik, unibertsitate komunitatea energiaren erabilera patroiak eredu iraunkorretara aldatzeko beharrari buruz kontzientziatzea. (Garapen jasangarrirako 12. helburua- Produkzio eta kontsumo arduratsuaren modalitateak bermatzea).

UPV/EHUko Bizi kalitatea arkitekturan(CAVIAR) ikerketa taldeak egin zuen UPV/EHUko Iraunkortasun Zuzendaritzarekin (aurretik Gizarte Erantzukizunaren Zuzendaritza zen) eta bi enpresarekin batera: RB3 spin off-a y ED ingeniería.

2016/17 ikasturtean, lau ikastegitan egin zen proiektua:

Ikastegi horietan erreferentziazko bi kolektibo identifikatu ziren:

  • Segimendu Batzordea (SB): ikastegi bakoitzean monitorizazioari segimendua egin zioten langileek osatua.
  • Unibertsitate komunitatea (UK): Irakasle eta Ikertzaileek (II), Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala (AZP) eta ikastegi bakoitzeko ikasleek osatua. Monitorizatutako neurriak oinarri, ikastegi bakoitzeko energiaren erabilera eraginkorraren patroiak ezarri zituzten, lankidetzan.

Neurketa ekipoak jarri eta funtzionamendua eta egiaztapena konprobatu eta gero, informazio saio bat egin zen ikastegi bakoitzeko SBrekin monitorizazio ona eta datuak bildu ziren garaian neurketa ekipoek behar bezala funtzionatzen zutela bermatzeko.

2017an parte hartu zuten lau ikastegietan hartutako neurketen analisietatik, informazio garrantzitsua jaso zen monitorizatutako eremuetako energiaren erabilerari dagokionez. Informazio horri esker, kontsumo eta eskari patroiak ezarri ahal izan ziren. Elektrizitate kontsumoei dagokienez, posible izan zen honako hauek egitea: eraikin bakoitzaren energia ziklikoaren kontsumoa zehaztea, gehieneko eta gutxieneko kontsumoak ezartzea, eraikinen erabilera forma ezberdinei lotutako kontsumoen gailentzea aztertzea (irakaskuntza, ikerketa, administrazioa eta zerbitzuak, garbiketa, stand-by), kontsumo eskariaren puntu gorenak identifikatzea eta gutxieneko kontsumoen oinarriak finkatzea. Elektrizitate eskariari dagokionez, honako hauek lortu genituen: monitorizatutako zirkuitu ezberdinen gutxieneko eta gehieneko eskariak zehaztea, potentzia eskarien balioak (goikoak, erdikoak eta behekoak) identifikatzea, eraikinen erabilera forma ezberdinei lotutako kontsumoen gailentzea aztertzea eta potentzia minimoko oinarria hautematea.

EGelapi plataforma birtualaren bidez prozesu parte-hartzaile bat egin zen, eraikinen energia eraginkortasuna hobetzen lagun dezaketen eraikinen erabilera patroiak lankidetzan definitze aldera. Prozesu hori birtualki garatu zen, horrela unibertsitate komunitate osoa era dinamiko, eraginkor, anitz eta gardenean inplikatzeko.