HiTz UrdINaK, PaLaBraS AzuLeS: Hizkuntzarekin Jolasean

Aurtengo abuztuan, PaLaBraS AzuLeS proiektuko koordinatzaileak jo eta ke jarri dira lanean ikasturte honetarako sormeneko idazketa proiektu berri bat aurkezteko. 2013ko urtarrilean ekin zioten lehen proiektuari eta uneotan baliabide eta ideia ugari dituzte bildurik, mailaren arabera erabiltzeko:

PaLaBrAs AzuLeS, HiTz UrdINaK proiektuaren logoa

http://elmarescolorazul.blogspot.com.es/

KOORDINATZAILEAK

Ana Galindo da proiektu osoaren koordinatzaile nagusia eta 3. mailako web koordinatzailea.

Francho Lafuente, IKT koordinatzailea eta blogaren koordinatzailea 3. mailan.

Silvia González Goñi, 2. mailako koordinatzailea eta proiektuko komunitatearen kudeatzailea

Jorge Torrente, 1. mailako koordinatzailea

 

AHOLKULARIAK

Haur Hezkuntzan: Salomé Recio
Lehen Hezkuntzan: Julián Trullenque
Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan: Lourdes Domenech

http://azulespalabras.webnode.es/

http://azulespalabras.webnode.es/

 

PARTAIDETZA MAILAK

2013/14 ikasturtean zehar, 101 irakasle ariko gara blog berrian (http://azulespalabras.webnode.es/ argitaratzen hiru partaidetza-mailatan bildurik:

  1. Maila: Noizbehinka argitaratuko duten partaideak, teknika, baliabide edota sormeneko idazmena sustatzeko proposamenak eman nahi dituztenak.
  2. Maila: Gutxienez hilean behin argitaratzeko konpromisoa hartzen duten partaideak. 2. mailan hartuko dut parte gaztelaniaz, Gipuzkoako Campuseko Esperientzia Geletako 1. mailako ikasleekin landutako proposamenekin.
  3. Maila: Gutxienez hilean behin, hurrenkera didaktiko edo proposamen didaktiko oso bat argitaratzeko konpromisoa.

Proiektua edozein hizkuntzatara zabaldu denez, 3. mailan, Lehen Hezkuntza Graduko Hizkuntzaren Didaktika irakasgaiko ikasleekin batera hartuko dut parte. Asmoa da ikasleek hurrenkera didaktiko oso bat idaztea, klasean lantzea hobekuntzak egiteko eta euskaraz argitaratzea.Ikasleek nahi izanez gero, gaztelaniaz ere argitaratuko dute.

Blog honetan argitaratuko ditugu horietako lan batzuk, HiTZ UrdINaK proiektuko euskarazko txantiloia erabiliz (hemen deskarga daiteke, .doc formatuan). Twitterren, #hitzurdinak etiketa erabiliko dugu proiektu honetaz euskaraz aritzeko.

 

Seguru Lehen Hezkuntza Graduko ikasleek ideia polit askoak eskainiko dizkigutela, irudimentsuak eta eraginkorrak!

 

Comments are closed.