12. helburua: ekoizpen eta kontsumo arduratsuak

Tweet

Aurrekoan GIH 1: POBREZIA DESAGERTZEA landu genuen, ondoren GIH 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA, gero GIH 5: GENERO BERDINTASUNA, horren ostean GIH 6: EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA, eta gaur hamabigarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: EKOIZPEN ETA KONTSUMO ARDURATSUAK.

Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/4cXuOxlzZnw?si=wQ5DSvHv0FFoODV0

Hauek dira UNESCO Etxeak GIH honi lotutako ikaskuntza-helburuak betetzeko proposatu dituen […]

6. helburua: ur garbia eta saneamendua

Tweet

Aurrekoan GIH 1: POBREZIA DESAGERTZEA landu genuen, ondoren GIH 3: OSASUNA ETA ONGIZATEA, gero GIH 5: GENERO BERDINTASUNA, eta gaur seigarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: EDATEKO URA ETA SANEAMENDUA.

Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/traN3ftZF7M?si=5OdJk7LN44opG3SW

Honela zehaztu ditu UNESCO Etxeak GIH honi lotutako ikaskuntza-helburuak:

Uraren eta saneamenduaren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra bermatzea guztiontzat

[…]

5. helburua: genero berdintasuna

Tweet

Aurrekoan GIH 1 landu genuen, ondoren GIH 3, eta gaur bosgarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: genero berdintasuna.

Hasteko, UNESCO Etxearen bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/AP8zqHHWrxA?si=Vi5b7HR6y0aHKeyX

Eusko Jaurlaritzak (2017) honela zehazten du helburu hau:

5. GIH: Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea

Balioen aldaketa sustatzea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko. Emakumeen eta […]

3. helburua: osasuna eta ongizatea

Tweet

Aurrekoan GIH 1 landu genuen, eta gaur hirugarrenaren inguruan eztabaidatuko dugu: osasuna eta ongizatea.

Hasteko, UNESCO Etxeak egindako bideoa ikusiko dugu: https://youtu.be/Ht9zLI4yyFc?si=Y8fhQ31UgIWdpKpe

Eusko Jaurlaritzak argitaratutako dokumentu honetan honela zehaztu ditu helburu honi lotutako helmugak:

Osasun sistemaren estaldura unibertsala eta irisgarritasuna bermatzea Pertsonen erantzunkidetasuna osasunaren zaintzan sustatzea Ekitatea osasun-arretan bermatzea, garrantzi berezia emanez genero-ikuspegiari, […]

1. helburua: pobrezia desagertzea

Tweet

 

Garapen Iraunkorrerako Helburuak lantzeko, lehen helburutik hasiko gara. UNESCO Etxeak bideo hauxe prestatu du helburu honekin hasteko: https://youtu.be/j0N6JrEGCZk?si=z3L4sgGc8dteacrV

GIHak garatzeko, erakunde, ikastetxe eta gune bakoitzean bere azpihelburuak zehaztu behar dira. Adibidez, Eusko Jaurlaritzak 20 konpromiso, 78 ekimen eta 298 jarduera antolatu ditu horretarako, dagokien finantzaketa zehaztuta, hemen azaltzen duen bezala: https://programa.irekia.euskadi.eus/eu/sustainable_dev_goals/18

Arazoa […]

Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) kritikoki aztertzeko karta-jokoa

Tweet

2023-2024 ikasturtearen lehen lauhilekoan, komunikazioa, hezkuntza eta pentsamendu kritikoa garatzeko asmotan, proiektu txiki bat gauzatuko dugu: GIH karta-jokoa.

Garapen Iraunkorreko Helburuak, pentsamendu kritikoa lantzeko

Garapen Iraunkorreko Helburuek izenburu indartsua dute, erakargarria eta (ia) zalantza ezina. Izenburuaren barruan datorrena, aldiz, ez da ematen duen bezain eraldatzailea, izan ere, ez da proposatzen mundua eraldatzea, sistema ekonomikoa […]

Argitalpen berria: “Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan”

Tweet

 

Pozarren jakinarazten dizugu Tantak aldizkarian artikulu hau argitaratu berri digutela:

Delgado de Frutos, N., Losada Iglesias, D. & Ezeiza Ramos, A. (2022). Gai eragileen erabilera ikasmaterial digitalak sortzeko: ahozko historiak ikasgelan. Tantak 34(2), 121-146. https://ojs.ehu.eus/index.php/Tantak/article/view/23740/22332

Bertan, saiatzen gara Paulo Freirek proposatutako gai eragileak egungo testuingurura ekartzen, zehazki ahozko historietan oinarritutako […]

Ilusionista Sozialen Nazioarteko Mintegia, 2022ko urriaren 3an

Tweet

NOIZ 2022, urriaren 3a

NON Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Irakasletza eraikina (UPV/EHU) Juan Ibáñez de Sto. Domingo k/ 1 (Gasteiz)

GELA 3.4 gela, 3. solairua

EGITARAUA 10:30-12:30 Unibertsitatea, zientzia eta komunitatea

Programa “Ciencia y Sociedad” de la UNAM (México años 70). Sinaí Rivera Martínez. “Serviço Cívico Estudantil” Michel Giacomettiren proposamena Portugalgo Iraultzaren ostean. Ainhoa […]

Jakinmin. Filosofia saioak haurrekin Gasteizen

Tweet

Haurrekin filosofia lantzeak aurreiritzi asko gainditzen laguntzen du, uste dugun baino pentsamendu sakonagoak eraiki baititzakete. Gainera, hizkuntza eta kognizioaren garapena sustatzen du nabarmen. Horregatik, saio hauen berri emateaz gain, animatzen zaituztet parte hartzera.

Honela dio iragarkiak:

Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte.

Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? […]

Paulo Freireri ikasturte honetan egin diogun omenaldi xumearen xehetasunak

Tweet ABIAPUNTUA

2021 urtean zehar, hainbat ekitaldi antolatu dira Paulo Freire pedagogo eta filosofoaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatzeko, eta pentsatu nuen gure fakultatean ere urteurren honek sona eduki behar zuela, gure xumetasunean.

Inspirazio iturri nagusia Almeriako Unibertsitateko Teresa García Gómezen gonbitea izan zen, 2021eko martxo aldera Freireren kontzeptuak azalduko zituen liburu batean parte hartzea proposatu […]