ILUSIONISMO SOZIALAZ saioa apirilaren 14an

Tweet

Datorren asteartean, apirilak 14, Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 2.4 gelan, ILUSIONISTA SOZIALEN MINTEGIA aurkeztuko dugu 16:00etatik 20:00etara.

Zer da Ilusionismo Soziala? Javier ENCINA eta Ainhoa EZEIZA izango dira saioaren dinamizatzaileak. Saioan zehar, Mintegian egiten ari garen lana komentatzeaz gain, ilusionismo sozialaren printzipioetan sakonduko dugu, kolektiboki eraikitzen segitzeko moduak partekatzeko eta sortzeko.

[…]

BIDEO-FORUM apirilaren 13an

Tweet

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak hasteko, 2015eko apirilaren 13an, 16:00etatik 20:00etara, BIDEO-FORUM saioa izango dugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolako 1.3 gelan.

Saioa Naiara Larrañaga ikasleak koordinatuko du eta ideia da majisteritzan egiten ditugun bideoak konpartitzea eta bideo horietan oinarritutako eztabaidak piztea.

Zure bideoak partekatu nahi badituzu, bidali mezutxo bat gure epostara: ilusionistasozialak@gmail.com

AUPA […]

Ilusionista Sozialen Mintegia eratzeko topaketak 2015eko apirilaren 13tik 20ra

Tweet

2014ko azaroaren amaieran PARTAIDETZA-PROZESUAK abiatu ditugu Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Partaidetza-modu hauek ofizialki aurkezteko asmotan, topaketak antolatu ditugu egiten ari garena, lan egiteko moduak, eztabaidak… zabaltzeko, gure sentitze, pentsatze eta egiteak elkarrEKIN eta elkarrENGANDIK eraikitzen segitzeko eta jende gehiago parte hartzera animatzeko.Topaketa hauek edonorentzat daude zabalik. Partaidetza-erak interesatzen bazaizkizu, jakintzak eraikitzeko beste modu batzuk, […]

Cuernavaca-Donostia konexioa!!!

Tweet

Datorren astelehenean, martxoak 23, Donostiako 18:00etan eta Cuernavacako 11:00etan, ikasle ilusionisten konexioa egingo dugu Skype bidez!!!

Moreloseko Estatuko Unibertsitate Autonomoko (UAEM) Gizarte Ikasketen Fakultateko Gizarte Laneko ikasleek euren esperientzia kontatuko digute komunitatean lanean, Patios de la Estación auzoan egindako partaidetza-prozesuan, Moreloseko Ilusionista Sozialen Kolektiboko Amadeus eta Jessicarekin batera.

Cuernavaca (México) GoogleMapsen

Gu oso bestelako […]

Hezkuntzaren jabe-gabetzea eztabaidatzeko bideoak euskaraz

Tweet

Poliki-poliki, hezkuntzaren jabe-gabetzeari lotutako euskarazko bideoak pilatzen gabiltza, eztabaidarako lehen bideo-zirriborroa osatzeko.

Hori dela eta, erreprodukzio-zerrenda sortu dugu youtube-n, euskarazko bideo hauek denak jarraian ikusteko edo errazago topatzeko. Interesgarria izan daitekeen beste bideoren bat ezagutzen baduzu edo egin baduzu, abixatu, zerrendara gehitzeko! [youtube]http://www.youtube.com/playlist?list=PLT9W6OL68WcF9S-1n9jiorMW10MP7I0Pu[/youtube]