MONITORIZACION-ENERGIA-Facultad-Economia-Empresa-Donostia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea (Gipuzkoako Campusa)

Lan-taldea

UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak monitorizazioaren bidez eta UPV/EHUko ikastegietako sistema eta patroietan energiaren eraginkortasuna hobetzera bideratutako estrategien lanketa parte-hartzailearen bidez energia elektrikoa erantzukizunez kontsumitzeko sentsibilizazio proiektuan hartu zuen parte 2016/17 ikasturtean.

Monitorizatutako eremuak

2009ko hari bakarreko datuen arabera, honako hauek izan ziren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean monitorizatutako zirkuituak:

  • Beheko solairuko argiteria: solairu osoko argiteria monitorizatu zen, baita informatika-koadroa ere.
  • Lehen solairuko argiteria: solairu osoko argiteria monitorizatu zen.
  • Bigarren solairuko argiteria: solairu osoko argiteria monitorizatu zen.
  • Kafetegiko argiteria.

Monitorizatutako eremuen analisia

Monitorizatutako lau zirkuituetan hartutako neurriak analizatu ziren, horrela, kontsumoen eta eskarien urteko bilakaera eta asteko kontsumoak ohiko irakaskuntza dagoen aste batean duen bilakaera aztertzeko. Jarraian ikus daiteke monitorizatutako lau zirkuituen urteko kontsumoari dagokion grafikoa. Bertan ikus daiteke kafetegiko zirkuituak kontsumo handia duela.

Neurri horiei esker, posible izan zen erabiltzaileen eta ekipoen jokaera patroiak ezartzea, kontsumoa optimizatzeko epe laburrerako, ertainerako eta luzerako estrategiak definitze aldera. Honako hauek dira estrategia horiek definitzerakoan aintzat hartu beharreko oharrik garrantzitsuenak:  1) irakaskuntzarik ez dagoen orduetan funtzionatzen zeuden elementuak identifikatzea; 2) zirkuituen funtzionamendua karakterizatzea eskaririk handiena dagoen momentuetan eskari hori murrizte aldera; 3) prestakuntza praktikoa ematea SBri monitorizazioaren emaitzen potentzialari buruz; 4) zuzen daitekeen funtzionamendua duten ekipoak eta egoerak identifikatzea eta eskuz desaktibatu ezin diren ekipo eta elementuak automatizatzea; 5) ekintza espezifikoak ezartzea kontsumoak murrizteko (ordutegiak berrantolatzea optimizazioa aintzat hartuz, progresiboki ekipoak ordeztea, etab.). Gainera, azpimarratzeko modukoa da zabaldu egin behar dela sistemen monitorizazioa gainontzeko zirkuitu eta zerbitzu eta ekipoetara.

Grafikoa: monitorizatutako lau zirkuituen urteko kontsumoa

Ekintza taldea

Honako hauek osatu zuten: irakasleen eta ikertzaileen (II) kolektiboko bi pertsonak, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren (AZP) kolektiboko pertsona batek, Gipuzkoako campuseko arkitekto batek, bi atezain nagusik eta ikastegiko ikasle batek.

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko proiektu koordinatzailearen kontakturako datuak (Gipuzkoako Campusa)

  • Maria Jesús Otal Ventura
    Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Ataleko AZParen koordinatzailea.
    Helbide elektronikoa: mariajesus.otal@ehu.eus