Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

2019-2021 ikasturtea

3, 9, 11, 12, 13 garapen iraunkortasunerako helburuak

UPV/EHUren Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Berraktibatu+ programan parte hartzen ari da "ura" deritzon gaian.

Helburuak

  • Fakultateko erabiltzaileek ura kontsumitzeko dituzten ohiturak ezagutzea, Fakultatean botilako uraren kontsumoa murriztuko bada, eta, horretarako, iturriko urak pertsonen osasunerako dakartzan onurak zabaltzea, bai eta plastikozko ontziak erabiltzeak planetaren osasunerako dituen kalteak ere.

Helburu hauek zuzen zuzenean lerrokatzen dira Agenda 2030ko garapen iraunkorrerako hainbat helburuekin (GIH): 3. GIH (osasuna eta ongizatea), 9. GIH (industria, berrikuntza eta azpiegitura), 11. GIH (hiri eta komunitate iraunkorreak), 12. GIH (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13. GIH (klimaren aldeko ekintza).

Plana

Asko dira iturriko uraren kontsumoa sustatzeko eta errazteko garatutako ekintzak, hala nola:

  • Fakultateko lehenengo solairuko komunetan egokitutako bi txorrota jartzea, ur botila berrerabilgarriak kargatu ahal izateko.
  • Ekitaldietan plastikozko botilen ordez, kristalezko pitxerrak eta edalontziak erabiltzea.
  • Joserra Diez Ibai Ekologian doktoreak, UPV/EHUko irakasleak eta UPV/EHUn botilako uraren kontsumoari buruzko azterlanaren egileetako batek emandako hitzaldia.
  • Fakultatean kontsumitzen diren hondakin plastikoak ikusarazteko sare bat jartzea.
  • Pegatinak jartzea fakultateko komunetan, ur kontsumoari buruz kontzientziatzeko.

Halaber, ekintza taldeak lehiaketa bat egin du Instagram bidez fakultateko ikasleei zuzenduta, "Kontsumitu iturriko ura, kutsatu ez eta, gainera, aurreztu" leloarekin.

Ekintza taldea

Taldea fakultateko kolektibo guztietako kideek osatzen dute, ikastegiko zuzendaritza lagun dutela: irakasleak, administrazio eta zerbitzuetako langileak eta ikasleak.

Reactívate+ programaren koordinatzailea Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Harremanetarako Informazioa

  • Miguel Ángel Casado del Río
    Koordinazioa, Plangintza Estrategikoa eta Kalitatearen Dekanordea
    Posta-e: miguelangel.casado@ehu.eus