Iraunkortasunerako Hezkuntza: mundua aldatzeko ikasten

Iraunkortasunerako Hezkuntza: mundua aldatzeko ikasten

Iraunkortasunerako Hezkuntza (IH), Hezkuntza Iraunkorra, Garapen IraunkorrerakoHezkuntza helburu berbera lortzeko izendapen desberdinak dira: hezkuntza birpentsatzea, baitaharen asmoak, metodologiak eta edukiak ere.

Iraunkortasunerako Hezkuntza ikaskuntza eraldatzailean dago oinarriturik, eta pertsonak ahaldundu nahi ditu ahalduntzeko gaitasuna ematen dieten jakintzak, trebetasunak, eta balioak eskuratzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde laguntzea ahalbidetzeko.

UPV/EHUk Iraunkortasunerako Hezkuntzarekin duen konpromisoa

UPV/EHUko Estatutuek hau diote 79. artikuluan: “UPV/EHUko irakaskuntzak ikaslearen heziketa osoa izango du kontuan: izpiritu kritikoa bultzatuko du, bakean eta bizikidetzan oinarritutako balioak indartuko ditu eta gizarteratzea sustatuko du, guztia iraunkortasuna eta gizarte erantzukizuna oinarri hartuta eta, betiere, oinarrizko eskubideak errespetatuta eta gizonen eta emakumeen berdintasunaren errespetuari arreta berezia eskainiz.”

Portada del plan estratégico 2018-2021

Plan Estrategikoa 2018/2021en helburu bat da (ikus III. Ardatza.Gizartearekiko Harremana): “Unibertsitatea garapen jasangarria, inklusioa eta gizarte konpromisoa sustatzen duen erakunde bihurtzea”. Ikus, halaber, IV. Ardatza.PertsonakIkasleen artean unibertsitate balioak, lankidetza, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena eta gizarte konpromisoa bultzatzea, herritar gisa prestakuntza integrala jaso dezaten”.

Irakaskuntza eta ikaskuntza inguruneak geroko agertokien gogoeta kritikoa eta ikuspegi integrala bultzatzeko xedez, baita iraunkortasunerako pentsamenduan eta benetako praktikan aldaketa bat sortzeko beharrezkoak diren bestelako gaitasunak ere sortu nahian, UPV/EHUn esperimentu bidezko ikaskuntza eta elkarlana sustatzen dira, iraunkortasunari buruz era askotariko jakintzak praktikatuz eta partekatuz ikasteko.