Iraunkortasunerako Hezkuntza: mundua aldatzeko ikasten

EDUCACION-SOSTENIBILIDAD-Aprendiendo-cambiar-mundo

Iraunkortasunerako Hezkuntza (IH), Hezkuntza Iraunkorra, Garapen IraunkorrerakoHezkuntza helburu berbera lortzeko izendapen desberdinak dira: hezkuntza birpentsatzea, baitaharen asmoak, metodologiak eta edukiak ere.

Iraunkortasunerako Hezkuntza ikaskuntza eraldatzailean dago oinarriturik, eta pertsonak ahaldundu nahi ditu ahalduntzeko gaitasuna ematen dieten jakintzak, trebetasunak, eta balioak eskuratzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde laguntzea ahalbidetzeko.

UPV/EHUk Iraunkortasunerako Hezkuntzarekin duen konpromisoa

UPV/EHUko Estatutuek hau diote 79. artikuluan: “UPV/EHUko irakaskuntzak ikaslearen heziketa osoa izango du kontuan: izpiritu kritikoa bultzatuko du, bakean eta bizikidetzan oinarritutako balioak indartuko ditu eta gizarteratzea sustatuko du, guztia iraunkortasuna eta gizarte erantzukizuna oinarri hartuta eta, betiere, oinarrizko eskubideak errespetatuta eta gizonen eta emakumeen berdintasunaren errespetuari arreta berezia eskainiz.”

2022-2025 plan estrategikoaren azala

Plan Estrategikoa 2022/2025aren helburu bat da (ikus Igo Ardatza. Prestakuntza): “Bultzada ematea IKD hezkuntza ereduari eta GJHekin konprometitutako irakaskuntza berrikuntzako esparru berriari, diziplina anitzeko prestakuntza indartuta, baita zeharkako gaitasunak eta gaitasun digitalak ere”. Ikus, halaber, III. Ardatza. Kultura eta Gizartea “Erreferentzia eredu gisa indartzea, genero berdintasunean, inklusioan eta garapen jasangarrian

Irakaskuntza eta ikaskuntza inguruneak geroko agertokien gogoeta kritikoa eta ikuspegi integrala bultzatzeko xedez, baita iraunkortasunerako pentsamenduan eta benetako praktikan aldaketa bat sortzeko beharrezkoak diren bestelako gaitasunak ere sortu nahian, UPV/EHUn esperimentu bidezko ikaskuntza eta elkarlana sustatzen dira, iraunkortasunari buruz era askotariko jakintzak praktikatuz eta partekatuz ikasteko.