A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Egunerokoak eta portfolioak hizkuntzen ebaluazioan

Hainbatek aipatu duzue ideia ona iruditzen zaizuela hizkuntzen ebaluazioan egunerokoa erabiltzea, edo portfolioa, baina bi tresna hauek ez dira horren ohikoak eta arazo batzuk eragin ditzakete.

Egunerokoen kasuan (“Diario de aprendizaje”), ez da gomendagarria literalki hartzea, hau da, egunero-egunero idaztea zerbait. Ez dakit inoiz izan duzuen “diario intimo” horietakorik, baina jende gehienari pasatzen zaiona da oso animoso hasten dela baina gero ez duela zer kontatu. Sare sozialetan halako efektu bat antzematen da, jendeak kontatzen du zer bazkaldu duen ez duelako egunero gai bat munduari kontatzeko. Irakasle batzuek proposatzen dute erabiltzea unitate bakoitzaren edo proiektu bakoitzaren amaieran; hori ondo egon daiteke tresnari neurria pixka bat hartzeko. Ideala litzateke ikasleak edo ikasle-taldeak erabiltzea zerbait ondo egin duela edo zerbait ikasi duela adierazi nahi duenean, edo ahaztu behar ez duen zerbait apuntatzeko. Adibidez, ikusi dugu ikasleak arazoak dituela aditzaren pluralgilearekin, ba ondo dago bere egunerokoan apuntatzea, hainbat adibide jartzea (bere lanetatik hartuak) eta bi edo hiru adibide on gehitzea; horrela, noizean behin berrikusiko du ea arazo bera egiten jarraitzen duen, eta guk ere gehitu ditzakegu adibideak, edo nabaritu dizkiogun hobekuntzak…

Esteka hauetan informazio gehiago aurkituko duzue, baita zenbait adibide erreal ere:

Esteka honetan, Paco Monterok, bigarren hezkuntzan Lengua irakasten duenak, bere esperientzia azaltzen du tresna honekin: https://cedec.intef.es/los-diarios-de-aprendizaje-una-herramienta-para-reflexionar-sobre-el-propio-aprendizaje/

Beste esteka honetan, Fernando Trujillok zehatzago azaltzen du zer diren egunerokoak, portfolioak eta errubrikak, irakasleen formaziorako ikastaro baterako prestatua: http://formacion.intef.es/pluginfile.php/37234/mod_resource/content/1/PDF/6_AbP_bloq3_u2.pdf

Hemen, Carlos Huerga irakasleak txantiloi edo plantilla bat eskaintzen du: https://carloshuergaedu.blog/2018/03/10/que-es-el-diario-de-aprendizaje/

          Iturria: Estibaliz Campelo

Portfolioetan, eguneroko bat egon daiteke, hau da, egunerokoa portfolioen elementuetako bat izan daiteke. Portfolioen “grazia” da ikasleak edo ikasle-taldeak bere gaitasunen laginak biltzen dituela. Horrek autoebaluaziorako gaitasuna eskatzen du eta garatzen laguntzen du. Horrez gain, ikasleari laguntzen dio aurrerapenak nabaritzen, ze hizkuntzaren erabileran oso zaila da hori antzematea, ez delako ezer lineala, trebetasun konplexu bat baizik. Portfolioan, ikasleak eskubidea du gauzak sartu eta ateratzeko, eta une jakin batean irakaslearekin batera aztertzen du. Suposatzen da errebisio horrek denbora hartzen digula, baina aldi berean, aurrezten dugu lan guzti-guztiak ebaluatzen ibili beharra. Portfolioa beti da positiboa, hau da, erabiltzen da jakiteko ZER DAKIEN egiten ikasleak, ez zer ez dakien edo zer egiten duen gaizki, horregatik ikuspegi partziala da, baina oso interesgarria izaten da.

Hemen duzue gai honi buruzko azalpen luzeago bat: https://www.educacionyfp.gob.es/dam/jcr:b793dcb8-547e-48e9-b027-388657a672d5/2010-esp-05-07bernardopaz-pdf.pdf

Portfolioen erabileraren kasu berezi bat da hizkuntzen portfolioa, Europar Batasunaren proiektu bat. Nahiko baliagarria da ikastetxean hizkuntzen ikuspegi bateratua lantzeko, oso tresna xumea delako eta hizkuntz aniztasunaren inguruko hausnarketa sustatzen duelako:

http://sepie.es/iniciativas/portfolio/index.html

https://cvc.cervantes.es/ensenanza/biblioteca_ele/diccio_ele/diccionario/portafolioeurlenguas.htm

Comments are closed.