El Doctorado

Doktoregoa UPV/EHUn

Doktoregoa dagoen gradu akademiko handiena da. Doktoregoari buruzko ikusmoldea aldatu egin da azken urteotan, orain ez da ikusten ibilbide akademikoa jarraitzeko bide gisa bakarrik. Doktorego ikasketak arautzen dituzten arautegi berriak doktoreen laneratzea sustatzen saiatzen dira, izan ere, I+G+B delakoa sortu eta transferitzen duten profesional nagusiak dira. Helburua da prestakuntza maila hori lortzen dutenek funtsezko rola jokatzea berrikuntzan eta ikerketan diharduten erakunde publiko eta pribatu guztietan.

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak doktorego prestakuntzarako eskaintza zabala du, eta jakintza arlo guztiak barne hartzen dituzten 67 doktorego programa ditu. Doktorego programa horiek UPV/EHUko Doktorego Eskolari atxikita daude, eta eskola horrek kudeatu eta koordinatzen ditu. Bestalde, eskola zeharkako prestakuntzarako jardueraz osatutako eskaintza zabal batez ere arduratzen da eta doktoregaiek bertan har dezakete parte, hala nahi izanez gero.

Gida azkarra

Gida azkar honetan ikaslearen baitan doktorego tesi bat egiteko interesa pizten denetik tesi hori amaitu arteko urrats nagusiak aurkezten dira. Gidak esteka interesgarri batzuk sartzen ditu barruan eta bi formatutan aurkezten da: bata taula eran eta bestea fluxugrama moduan.