Seaska kantak, haurtxoentzat eta… nagusiontzat ere bai!

Tweet Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 24. saio honetan, Ainhoa Ezeiza esatariak seaska-kantak ekarriko ditu, Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu baten harira. Artikulu horretan, Harvard Unibertsitateko ikertzaile talde batek egindako ikerketa azaltzen du Irati Diez Virto biologo eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako kolaboratzaileak. https://www.ivoox.com/seaska-kantak-haurtxoentzat-eta-nagusiontzat-ere-bai_md_65852205_wp_1.mp3 Audioa deskargatu Beste behin, kultura herrikoietako jakintza baten garrantzia egiaztatu du zientziaren munduak. Ea […]

Kultura herrikoien inguruko irratsaioa

Tweet

Dulantziko Mitxoleta Libertarioen 22. saio honetan, kultura herrikoiak zer diren eta zergatik diren garrantzitsuak azalduko du Ainhoa Ezeiza esatariak.

https://www.ivoox.com/kultura-herrikoiak_md_65025918_wp_1.mp3

Irratsaioa deskargatu

Duela urte asko gaude tematuta kultura herrikoiak lantzearekin gure lana pentsatzeko/sentitzeko/egiteko modu gisa.

Kultura herrikoiak dira eraldatzeko gaitasuna dutenak: aniztasuna eta horizontaltasuna, egokitzeko, erresistentziarako eta eguneroko bizitzaz gozatzeko gaitasunari lotuta, eraldatze prozesu […]

Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzen didaktika ikastaroko hainbat material

Tweet

Blog honetan bertan azaldu bezala, uztailaren 9 eta 10ean Donostiako Miramar jauregian izan nintzen, Mintzola Ahozko Lantegiak koordinatutako ikastaroan. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet Mintzolako lagunei, gonbiteagatik eta ikastaroa aurrera eramateko egindako ahalegin izugarriagatik!

Lehen egunean, ahozko sorkuntzen didaktika izan zen hizpide nagusia eta bigarrenean, berriz, ahozkotasunaren didaktika. Nik bigarren egunean nuen […]

Udako ikastaroa: Ahozkotasunaren eta ahozko kultur sorkuntzaren didaktika. Animatzen?

Tweet

Aurtengo udako ikastaroak zoritxarrez ezohiko egoeran gauzatuko dira. Hala ere, ikastaroetako koordinatzaile guztiekin hitz egin ostean, hainbat ikastaro gauzatuko dira, modu batera edo bestera.

Udako Ikastaroak 2020 – UPV/EHU

Edizio berezia izango da, pandemiak sortutako egoerara egokitutako eduki berriekin eta online formatuekin Aurtengo edizioari begira, UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak hainbat agertoki aurreikusi […]

Ahozkotasuna eskolan

Tweet

Ahozkotasuna gauzak ahoz esatearekin nahasten da, eta ez da gauza bera. Ahozkotasuna eskolan lantzeko, lehenik eta behin jakin beharko dugu ze inplikatzen duen ahozkotasunak, zein diren ahozkotasunaren oinarrizko mekanismoak eta nola sortzen den ahozkotasun hori.

Rudy MOSTACEROren arabera (2004), ahozkotasunak maila hirukoitza du aldi berean: hizkuntzaren maila, maila paralinguistikoa eta maila semiotiko-kulturala, eta hortaz, […]

Zer da, baina, kultura?

Tweet

Laster sartuko gara bete-betean “Hizkuntzen irakaskuntza testuinguru kulturanitzetan” irakasleen formazioko prest_gara ikastaroan, eta deigarria da nola gehitu zaien “testuinguru kulturanitz” ‘abizena’ hizkuntzen irakaskuntzari lotutako formazio ikastaroei. Ez al dira testuinguru guztiak kulturanitzak? Ez al gara nahasten ari kultur aniztasuna eta jatorri geografikoko aniztasuna? Homogeneoak al dira ikasgelak beste herrialde batetik etorritako inor ez badago? […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 6. BLOKEA Ahozkotasuna eta kultura herrikoiak

Tweet

Konturatu gara munduko leku desberdinetan antzerako kezkak ditugun pertsonak gaudela, eta pertsona horietako batzuekin harremanetan gabiltzanez, pentsatu dugu interesgarria izan daitekeela orain arte posta elektronikoz edo bertaratuz izan ditugun truke horiek irekitzea, jende gehiagok parte har dezan. Horretarako, online ikastaro baten proposamena sortu dugu, gure pentsatzeak, sentitzeak eta egiteak partekatu eta elkarri laguntzeko.

Aldi […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 5. BLOKEA Hezkuntzaren jabe-gabetzea eta kultura herrikoiak

Tweet

Hezkuntzaren eraldaketan, funtsezko deritzogu botere-harremanak malgutzeari. Uneotan Eskolak du hezkuntzaren zentralitatea, eta Eskolan nabarmena da, rol banaketak direla eta, badirela agintzen dutenak eta obeditzen dutenak: irakasleak-ikasleak, ikasle batzuk beste ikasle batzuen gainean, ikasle batzuk irakasle batzuen gainean, guraso batzuk eskolako gainerakoen gainean… Gure ustez, Eskola derrigorrezkoa den bitartean, ezin dira botere-harremanak guztiz deuseztu baina […]

Kaos sortzailea eta konplexutasuna ikastaroa: 3. BLOKEA Kultura herrikoiak

Tweet ONLINE IKASTAROAREN DINAMIKAREN INGURUAN BI HITZ:

“Kaos sortzailea eta konplexutasuna” nazioarteko online ikastaroa da, bertan elkartuko gara munduko leku desberdinetako jendea, batez ere Euskal Herria, Mexiko, Andaluzia, Galiza eta Valentziar Herrikoa. Dokumentu honetan (pdf) patxadaz irakur daiteke nola lotzen diren Donostiako urriko jardunaldiak eta online ikastaroa.

Ikastaroaren dinamika xumea izango da:

Aste bakoitzeko foro […]

Hizkuntzaren didaktikaz hausnartzen… Silvio Rodríguezekin!

Tweet

Beno… egia esan ez zen, ez, klasera etorri… baina Silviok kantatu egin zigun eta berari esker, teoria beste ikuspegi batetik hartu eta… tatxan! gauza piloa ulertu genuen.

Hilabete hauetan ez naiz askorik ibili blog honetatik, ze ilusio handiz lanean aritu gara jotake… baina arian-arian kontatuko ditut gure bizipenak. Donostiako Irakasleen Eskolako hirugarren mailako ikasleekin […]