Calendario

Septiembre 2019
L M X J V S D
« Jul   Oct »
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

Bilbora iritsiko da #Nunca es tarde para emprender komediaren bira. Haurtzaindegi bat sortzen duten hiru aitona dira filmaren protagonistak

“Noizbait sentitu al zara zaharregi lan egiteko? Uste duzu gizarteak aitonatzat hartzen al zaituela lan munduan? Guk uste dugu zure esperientziak urrea balio duela, eta hain zuzen ere horregatik asko duzula oraindik emateko. Proiekturen bat baldin baduzu buruan eta gainera onena emateko gogo handia baduzu, zure negozioa sortzeko aukera eman nahi dizugu”. Horixe da Fernando Lallana Moreno buru duen komunikazio kanpainaren ideia nagusia. Hari egindako elkarrizketan, beste hausnarketa hauek ere egin zituen:

“(…) nire ustez, ekintzaile izatea jarrera bat da, gizarteari baliozko ekarpen bat egitea, eta badira zenbait urte gizarte ekintzailetzako proiektuetan buru-belarri nabilela.  Abuelos egitasmoa erabat soziala da, eta une egokian iritsi da. Adinekoek badituzte indargune batzuk kasu askotan gazteek falta dituztenak, besteak beste, bizitzaren zentzu sakonago bat, errealitatearen ikuspegi holistikoago bat, adimen emozional handia, beren buruaren ezagutza sakona eta autoritatean finkatutako lidergoaren ideia. Ekintzaile izaera esperientziadun eta indartsu baten ezaugarriak dira horiek.

Espainian, lan munduan aktibo ez dauden pertsonen tasa izugarri igotzen da 50 urtetik aurrera, eta egoera paradoxiko hori funtsezkoa da “Premio +50 Emprende”  izeneko komunikazio kanpaina honetarako, zeina komediazko film komertzial bati lotuta baitago. Filma martxoan aurkeztu zen 2019ko Malagako zinema jaialdian, eta aste honetan Bilbon aurre-estreinaldian emango dute doan, Golem zine aretoetan Azkuna Zentroan Irailaren 24an arratsaldeko 19:30etan .

Filma honen aurre-estreinaldirako doako sarrerak daude eskuragai UPV/EHUko bi tokitan

www.abueloslapelicula.es proiektuaren helburua da gizarteari hausnarketa bat helaraztea adineko pertsonen edo pertsona helduen ezagutzari, esperientziari eta talentuari buruz, askotan desaprobetxatu egiten baitugu. Santiago Requejo zinemagileak zuzendu du filma eta Ramón Barea eskarmentu handiko aktore ezagun euskalduna aritu da aktore lanetan. 2019ko urriaren 11n estreinatuko da filma Espainia osoko zimena komertzialetan.

  • Nor dago “Abuelos” filmari lotutako Premio +50 Emprende egitasmoaren atzean?

Fernando Lallana Moreno Enpresa Zientzietako eta Zuzenbideko lizentziaduna da Gaztela Mantxako Unibertsitatean. Milaneko Istituto Europeo di Design  institutuko Harreman Publikoetako Masterra du. Pertsonen kudeaketa da haren espezialitatea, eta esperientzia zabala du Giza Baliabideetako zuzendari gisa hala enpresa publiko nola pribatuetan.

Gaur egun, aholkularia da Management&Research enpresan. Estatuan zein nazioartean ematen du zerbitzua, batez ere Latinoamerikan. Duela urte batzuetatik hona, Ekintzailetzaren arloan aritu da batez ere, baina aditua da beste arlo hauetan ere: pertsonen zuzendaritza, gaitasun eta trebetasun bigunen prestakuntza eta garapena, eta zuzendari eta goi mailako kargudunen prestakuntza eta mentoringa. Irakasle izan da unibertsitate eta negozio eskola batzuetan.
Bi liburu idatzi ditu:
Emprender o no emprender: Shakespeare, ejemplo de emprendimiento (2015) Baterako edizioa: UCLM eta Celya arg.
Sorbos de emprendimiento (2019) Plataforma Editorial. 2017 eta 2018 urteetan Rne5 irratian Jesús de la Corterekin batera zuzendutako 50 programaren bilduma.

https://www.ecartelera.com/videos/teaser-trailer-espanol-abuelos-nunca-es-tarde-para-emprender/

INFO+
www.premio.abueloslapelicula.es
https://www.ecartelera.com/videos/teaser-trailer-espanol-abuelos-nunca-es-tarde-para-emprender/

Deje una respuesta

 

 

 

Puedes utilizar estos tags HTML

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>