Ereindutako-hazia-loratzen-ari-da

Ereindutako hazia loratzen ari da. Etor zaitez ikustera!” Campus Bizia Lab programaren jardunaldia

Nori zuzenduta: unibertsitateko kideei (IRI, AZP eta ikasleak) eta iraunkortasunean interesatuta dauden beste eragile batzuei.

Data: 2019ko ekainaren 12an
Ordutegia: 09:30-14:00
Lekua: Bizkaia Aretoa (Abandoinbarra z.g.) Bilbo. Baroja Auditorioa.

Helburuak

Irudia

Jardunaldi honek topagune bat izan nahi du unibertsitateko kideentzat (IRI, AZP eta ikasleak) eta UPV/EHUko iraunkortasunaren erronkei erantzuteko interesa duten beste eragile batzuentzat. Hauek dira jardunaldiaren helburuak:

  • Iraunkortasunerako EHUagenda 2030 aurkeztea
  • Campus Bizia Lab (CBL) programaren 2. deialdiko proiektuen aurrerapenak partekatzea
  • CBL programa hedatzea beste diziplina, estamentu eta ikastegi batzuetako pertsonek programan parte har dezaten sustatzeko

Programa

Ekainak 12 (asteazkena)

Harremanetarako

Benetan eskertuko genuke jardunaldia egin baino lehenago ekarpenik egingo bazenute, ahalik eta efektiboena izan dadin.