AA sortzailearen inguruko gida lan akademikoetan
Adimen Artifizial sortzaileko tresnen erabilera gero eta ohikoagoa da unibertsitatean. Gardentasuna, osotasun akademikoa eta egiletza egokia bermatzeko, EHUren arabera AA sortzailearen edozein erabilera —TFG, TFM, doktorego-tesi eta ebaluagarriak diren lanetan— espresuki deklaratu behar da eta, dagokionean, formalki erreferentziatu behar da arau akademikoen arabera.
AAren esku-hartzea behar bezala deklaratzeak eta aipatzek ikasleen egiletza babesten du, ikaskuntza-prozesu benetakoak bermatzen ditu eta unibertsitatearen kalitate akademikoko estandarrak mantentzen laguntzen du.
AAren erabilera deklaratzea
✅ Deklaratu behar da beti AAk honakoetan lagundu badu:
- Sortutako edukia dokumentuan sartzea, berridatzita egon arren
- Testua itzultzea, zuzentzea edo birformulatzea
- Egitura, ideiak, eskemak edo metodologia eraikitzen laguntzea
- Laburpenak edo azalpenak sortzea eta testuan erabiltzea
- Emandako emaitzan eragin frogagarria izatea
AA aipatu (zitatu)
Horrek esan nahi du AA bidez sortutako testua (literalki edo berridatzita) dokumentuan txertatzen denean, erabilitako tresna formalki erreferentziatu behar dela.
✅ Aipatu behar da AAk:
- Testu literala eman badu
- Moldatutako formulazioak sortu baditu
- Dokumentuan txertatutako itzulpenak sortu baditu
- Laburpenak edo azalpenak sortu eta testuan berregin badira
❌ EZ DA BEHARRIK DEKLARATU EDO AIPATU, baldin eta:
- AA soilik erabiltzen bada ikasteko edo zalantzak argitzeko
- Ez bada txertatzen sortutako inolako testu-zatirik
- Ez badu eraginik ideietan, egituran edo idazkeran
- Erabilera instrumentala bada: ulertzen laguntzen du, baina ez da lanean agertzen