ADIMEN ARTIFIZIALEKO BALIABIDEAK
Biblioteka honek kategoriaka antolatutako adimen artifizialeko tresnak eta baliabideak biltzen ditu, testuinguru akademiko eta profesionaletan haien identifikazioa eta erabilera informatua errazteko helburuarekin. Tresna bakoitza fitxa egituratu baten bidez aurkezten da; bertan jasotzen dira erabilera-esparru nagusia, gomendatutako helburuak, sarbide-eredua eta erabilera-baldintzei nahiz datuen tratamenduari buruzko kontuan hartzekoak. Edukiak orientazio-izaera du, eta tresnen hautaketa arduratsua sustatu nahi du, beharren eta aplikazio-testuinguruen arabera.