Ikasleak
AA Ikaskuntza-prozesuan: Oinarrizko Jarraibideak
Adimen Artifizial sortzailea gero eta presenteago dago ikasleen ikaskuntza-prozesuan, eta garrantzitsua da tresna hauen aukera pedagogikoak nahiz mugak ezagutzea. AAren erabilerak pentsamendu kritikoa, autonomia intelektuala eta erabilera arduratsua sustatu behar ditu, ikaskuntza esanguratsua eta gardena bermatzeko. Ondoren jasotzen dira erabilera gomendatuak eta saihestu beharreko praktikak.
✅ Erabilera baliagarria honako egoeretan:
- AA sortzailea lagungarria izan daiteke honako jardueretan:
- Informazioa eta irakaskuntzako material osagagarria bilatzea.
- Lan akademikoetarako abiapuntu izan daitezkeen ideiak sortzeko laguntza.
- Edukiak hobeto ulertzen eta antolatzen laguntzea: laburpenak, mapa kontzeptualak…
- Testuen berrikuspena eta estiloaren hobekuntza.
- Autoebaluaziorako galderak, ariketak edo praktika-probak sortzea.
- Hizkuntza-gaitasunen garapenean laguntzea (itzulpen orientagarriak, zuzenketak…).
❌ Saihestu beharreko praktika nagusiak
- AA bidez sortutako edukia norberak sortutakoa balitz bezala aurkeztea.
- AAren bidez sortutako edukia lanetan erabiltzea, erabilera adierazi gabe.
- Azterketetan edo ebaluazioetan AA erabiltzea, irakasleak aurretik baimena eman ez badu.