birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Maribi Unamuno Garate
HALA IZANIK ERE
 

1. Saila > azpisaila

birformulatzailea > urruntzailea

2. Balioa

(2.1)

Eta orduan pentsatu zuen, gosaltzen ari zelarik, hura haluzinazio baten ondorio besterik ezin zitekeela izan, eta hala izanik ere - edo, hain zuzen, halaxe zelako -, ez zuela askorik iraungo, ezin zezakeela askorik iraun, eta gehiegikerien sareetan ez erortzeko ahalegin guztiak egin behar zituela, eta egoera hura ahalik eta modurik naturalenean eraman. [Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2000) Orr.: 58]

(2.2)

Hurrengo atalean, antibiotiko talde jakin baten egitura eta funtzioa aztertuko ditugu: onddoek ekoizten dituzten antibiotiko ▀-laktamikoena, hain zuzen. Agente antibakterianoen azalpena bukatzeko, Streptomyces generoko prokariotoek ekoizten dituzten hainbat antibiotiko garrantzitsuren azalpena emango dugu. Antibiotikoen xedeak Antibiotiko ugari aurkitu dira, baina horietatik % 1ek baino gutxiagok balio du medikuntzarako. Hala izanik ere, antibiotiko erabilgarriek izugarrizko inpaktua izan dute gaitz infekziosoen tratamenduan. [Mikroorganismoen biologia , Madigan, Michael T et al. (EHU, 2007) 18. kapitulua]

(2.3)

NBE-CPI-96 arauaren ikuspuntuarekin alderatuta, oso bestelako soluzioak dira eraikinaren ingurukariari dagokionez; beraz, kasu bakoitzerako berariazko diseinuak aurkitu beharko dira, oso zaila baita arau finko eta orokorrak ezartzea. Dena dela, orain arte aipatutakoa hala izanik ere, NBE-CT-79 ("Kondizio termikoak") da aireztapenaren gaiarekin erlaziorik handiena duena, bai orokorrean, bai xehetasunetan. [Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Arizmendi Barnes, Luis Jes˙s (EHU, 2008) 6. kapitulua]

(2.4)

-- Formulazioari konpresiorako behar diren ezaugarriak emateko gauza izango diren eszipienteak gehitzea (konpresio zuzeneko eszipienteak). Printzipio aktibo bati zuzenean konprimitzeko gaitasuna emateko modurik erraz eta ohikoena da. Hala izanik ere, eszipiente horiek garestiak direnez, baliabide hau desabantaila bat izan daiteke ohiko metodoen aldean. [Forma farmazeutikoak, Vila Jato, JosÚ Luis (EHU, 2007) 2. kapitulua]

(2.5)

Klorofluorokarbonodun deribatuekin egindako nahasteak dira erabilienak, askoz ere lurrun-presio baxuagoak sortzen baitituzte giro-tenperaturan eta etilen oxidoaren kantitate gehiago izaten baitute bolumen-unitateko; horri esker, ganbera-presio txikiagoetan egin daiteke esterilizazioa. Hala izanik ere, klorofluorokarbonatoek ingurumenean dituzten eraginen ondorioz, aukerako beste gas garraiatzaile batzuk ikertzen dihardute. [Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Vila Jato, JosÚ Luis (EHU, 2007) 9. kapitulua]

(2.6)

Onuradunak eskatu beharko du desjabetzea egiteko, bi gauza egiaztatuta: batetik, udalaren baimena duen edo izan dezakeen proiektu bat sustatzen duela, eta bestetik, aipatutako obrak ezin dituela hasi, obrok ukitutako ondasun eta eskubide guztiak baliatu ezin dituelako.k) Legez aurreikusitako beste kasuetan. 178. Artikulua - Desjabetze-prozedura 1. Aurreko artikuluan jasotako nahitaezko desjabetzeak arlo horretako legeriaren arabera izapidetuko dira. Hori hala izanik ere, lege honetan ezarritako zehaztapenak beteko dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen berezko antolamendu-egituran beharrezko egokitzapenak egingo dira. [Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea, (Eusko Legebiltzarra, 2006)]

(2.7)

Borondatezko epeko zorren kasuan, geroratze edo zatikatze eskaera automatikoki ezetsiko da baldin eta hiru zerga zor edo gehiago erabat kitatu gabe badaude edo Nafarroako Ogasun Publikoaren beste eskubide ekonomiko batzuen hiru ordainketa edo gehiago, salbu geroratzeko eskatutako zergak bermatzen badira edo aurrekoak bermaturik badaude, soil-soilik Nafarroako Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsia) 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan adierazitako berme motekin. Aurrekoa hala izanik ere, 2010ean aurkeztu eta ordaindu beharreko aitorpenetako zerga zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaeren kasuan, betiere erregelamenduz ezarritako aurkezteko eta ordaintzeko epean egiten badira eskaera horiek, ez da kontuan izanen 2010eko urtarrilaren 1a arte kitatzeko dauden geroratzeen kopurua." [Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea, (Nafarroako Parlamentua, 2009)]

(2.8)

9. - Guztizko lansarien aldaketak homogeneotasunari eutsita kalkulatuko dira erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-motari, lanari eta gainerako lan-baldintzei dagokienez. 10. - Artikulu honetako aurreko paragrafoetan aurreikusia hala izanik ere, fondo bat ezarri da, 8.819.612 eurokoa, eta fondo horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Negoziazio Mahai Orokorrean lortutako akordioen esparruan bidezko diren lansari-kontzeptuak erabaki eta izendatzea. [Euskal Autonomi Erkidegoko 2002ko Aurrekontuen Legea, (Eusko Legebiltzarra, 2002)]

(2.9)

Gorago esandakoa hala izanik ere, eta amak haurra izan eta hurrengo sei asteetan derrigorrez lanean atsedena hartu beharko badu ere, aitak eta amak biek lan egiten baldin badute, amatasunagatiko atsedenaldia hartzen hasten denean, aitak ere hartu ahal izango du baja horren zati bat, etenik egin gabe, amarekin batera edo ondoren, non eta ama lanera itzultzeak ez duen arriskurik sortzen amaren osasunarentzat. [Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina, (IVAP/IZO, 1995)]

(2.10)

Horretarako, aurrezki kutxak dibidenduak ordaindu dituen bankuari edo entitate zentralari jakinarazi beharko dio horrela kalkulatutako murrizketa eta, orobat, murrizketa horri dagokionez 151. artikuluan xedatutakoa aplikatzeari uko egiten diola. Hori hala izanik ere, aurrezki kutxa behartua egonen da gizarteko eta ongintzako ekintzetara esleitutako kopuruak artikulu horretan ezarritako baldintzetan aplikatzen segitzera. [Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea, (Nafarroako Parlamentua, 2010)]

3. Balio oinarrizkoa

Ikus HALA ERE