birformulatzailea

esplikatiboa

alegia

beste era batera esanda

beste hitz batzuetan

beste hitz batzuetan esanda

beste hitz batzuekin (esanda)

beste hitzetan (esanda)

beste hitzez (esanda)

beste modu batera esanda

bestela esanda

erran nahi baita

erran nahi da

esan nahi baita

esan nahi da

hau da

hots

zehaztailea

hain zuzen

hurrenez hurren

zehatz-mehatz

zehatzago esanda

zehatz esanda

zehatz esateko

zehatzago esan

zehatzago esatearren

zehatzago esateko

zehazkiago esan

zehazkiago esanda

zehazkiago esateko

zehazkiago

laburbiltzailea

azken batean

azken baten

azken batez

azken buruan

azken finean

hitz batean

hitz batez

hitz bitan esateko

hitz gutxitan

labur esanda

labur esateko

laburbilduz

laburbilduta

urruntzailea

dena dela

dena den

edonola ere

edozein kasutan

edozein kasutan ere

edozein modutan

edozein modutan dela

edozein modutan ere

edozein moduz

edozein moduz ere

hala ere

halaz ere

halarik ere

hala izanda ere

hala izanik ere

hala eta guztiz ere

hala eta guzti ere

halaz guztiz ere

nolanahi den

nolanahi den dela

nolanahi den ere

nolanahi ere

nolanahi dela ere

nolanahi izanda ere

nolanahi izanik ere

zuzentzailea

are hobeki

are hobeto

barkatu

barka

bestela esanda

(edo) hobeto

(edo) hobeki

egia esanda

hobeto esanda

zer diot?

Mikel Iruskieta, Julio Garcia
EGIA ESAN
 

1. aurkibidera joan Saila > azpisaila

birformulatzailea > zuzentzailea

2. aurkibidera joan Balio oinarrizkoa

(2.1)

Egia esanda2 markatzailearen bidez (REF) hiztunak aurreko diskurtso-unitatean (del Saz 2003) esandakoa edo adierazitakoa modu partzialean zuzentzen da; izan ere, birformulatzailearekin nabarmentzen den egiazkotasun konpromisoagatik bi diskurtso-unitateen arteko koherentzia-erlazioa (REF) kontzesiozkoa da, baina ez antitetikoa. Horregatik markatzaile honekin ezin dira bestela esanda markatzailearekin egiten diren erabateko zuzenketak egin.

Edozelan dela ere, kontuan izan behar dugu, markatzaile hau bibliografian ez dutela beti birformulatzailetzat hartu. Horren adibide dugu gaztelaniazko ordaintzat jo daitekeen a decir verdad, zeina Fuentesen (2009: 25-6) arabera enuntziazio-operatzailea den, ez birformulatzailea.

(2.2)

Gorroto ditu Patriciaren lagunen inguruko eztabaidak. Bere lagunak sakratuak dira. Patriciarekin dituen eztabaida guztiak gorroto ditu, egia esanda. [Sua falta zaigu, Katixa Agirre (Elkar, 2007). Orr.: 113)]

Birformulakizuna

Gorroto ditu Patriciaren lagunen inguruko eztabaidak

Azalpena: atal birformulatzailea

Patriciarekin dituen eztabaida guztiak gorroto ditu, egia esanda

(2.3)

Gris hitzak, niretzat, ez du arrosa edo urdin hitzek baino esanahi gehiagorik; egia esan, gutxiago du, zeren, arrosa edo urdin hitzentzat, kontzeptuak moldatuak baititut neure barnerako; baina, neure bizitzarako, ezin dut grisa irudikatu". [Zio, Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Xabier Olarra (EHU, 2003). Orr.: 52 (0--14)]

Birformulakizuna

Gris hitzak, niretzat, ez du arrosa edo urdin hitzek baino esanahi gehiagorik;

Azalpena: atal birformulatzailea

egia esanda, gutxiago du

(2.1.) eta (2.2.) adibideak, birformulazio zuzentzailetzat har genitzake. Kasu horietan aztergai dugun markatzailea hobeto esanda birformulatzaile zuzentzailearengatik ordezka daiteke.

3. aurkibidera joan Balioak eta erabilerak

Hobeto esanda birformulatzaileak ez bezala egia esanda birformulatzailearekin ez dugu adierazleari (formari) eragiten dion zuzenketarik aurkitu, bai ordea adieraziari (edukia edota erreferentziari) eta presuposizioei dagokiena. Zuzenketa hori, ordea, gradu ezberdinekoa soilik izan daiteke, partzialki zuzenduz.

Aipatutako balioak eta graduak azaltzeko honako eskema hau jarraituko dugu:

1. Adierazia zuzentzen da:

1.1. Edukiaren zuzenketa partziala.

1.2. Erreferentziaren zuzenketa partziala.

2. Presuposizio edo inferentziak zuzentzen dira.

 

1.1.1. Adieraziaren edukiaren zuzenketa partziala:

(3.1)

Itxurak egin behar izaten nituen joko haren zalea nintzela, ordurako zaletasunik ez izan arren; egia esan, zaletasun epel samarra zen nirea hogeita hamarreko urteetan, Hardyren konpainia bainuen hartan atsegin benetakoa. [ZIO, Matematikari baten apologia, G.H. Hardy / Iñaki Iñurrieta (EHU, 2010). Orr.: 49 (0--32)]

(3.2)

GIZONA.- Zer moduz hanka hori, Eusebio?
EUSEBIOk bere herrena eta min aurpegia areagotu egingo ditu.
EUSEBIO.- Ondo ez. Egia esan, gero eta okerrago. Martxa honetan baja hartu beharko dut. [Goenkale, 1347 atala, Utzi bakean! Sek.: 11]

(3.3)

MIMI.- Asko lagundu didazu ezkontzarekin. Eskerrak eman nahi dizkizut...
UNAI.- Tira...
MIMI.- Aliziak ere asko lagundu dit. (irribarretsu) Egia esan... salbamena izan zarete niretzat. [Goenkale, XV-147 atala, Hala behar du Sek.: 3]

(3.4)

«Etsitzeko modukoa da eraso terrorista batengatik jendea kalean pozik ikustea; egia esanda, nazka ere ematen du», adierazi du Etxe Zuriko eledun Tony Frattok. [Jerusalemgo atentatua gaitzesteko adostasunik ez dute lortu NBEn, ALLANDE SOKARROS, 2008-03-08]

(3.5)

Ikuspuntu farmazeutikotik begiratuz, berriz, emultsioak ez du zertan termodinamikoki egonkorra izan; egia esan, nahikoa da egonkortasun zinetikoa badu. [EHU, Sistema farmazeutikoen oinarrizko ezaugarriak eta eragiketak, Vila Jato, José Luis (EHU, 2007). 4. kapitulua (0--42)]

(3.6)

Batzuetan, etxetxoriek oso potolo dirudite; egia esan, tenis pilota hankadunak ematen dute. [ZIO, Animalien aferak, J.I. Pérez Iglesias / M.B. Urrutia (EHU, 2011) Orr.: 80 (0--11)]

1.1.1. Adieraziaren edukiaren zuzenketa erabatekoa:

(3.7)

Txosnara joan eta tea ez eze, te ontzia ere eskatu die, geuk prestatzeko, erritual osoa betez: sua piztu, ura bota, te-belarra sartu, edalontzira tea isuri eta atzera ere ontzira, horrela behar beste, tea ondo nahastu arte. Herriko neska-mutikoek barrez begiratzen diote afrikarkerietan ari den zuriari. Durangoko Bakintharen lagunak ere ikusi ditugu, zain genituen egia esan. [Afrika Express, Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2008.) Orr.: 183]

1.2.1. Adieraziaren erreferentziaren zuzenketa partziala:

(3.8)

Beharbada, haur literaturako klasiko handietan besteetan baino nabarmenagoak izaten dira autoreen patologiak, baina Peter Pan muturreko adibidea da. Egia esan, Barrieren obra osoa haurtzaroko paradisuaren gaian oinarrituta dago, nola edo hala. [Peter Pan, James Matthew Barrie / Julen Gabiria (Alberdania, 2004) Orr.: 14]

(3.9)

Babiloniar eta greziarren artean, baita Zelanda Berriko maorien artean ere - egia esateko, mito kosmologikoak asmatzen dituzten herri guztien artean -, narrazioak aurkitzen ditugu, gauzen hasieraz ari direnak eta Unibertsoaren egitura beronen sorreraren historia azalduz ulertu edo esplikatu nahi dutenak. [PKC, Ezagutza objektiboa, Karl Popper / Alberto Gabikagojeaskoa (2002). Orr.: 374 (0--55)]

(3.10)

Egia esanda1 enuntziazio-operatzailea:

Zein proportziotan zehaztu ezin badugu ere, gure corpuseko adibiderik gehientsuenak ezin dira birformulatzailetzat hartu. Adibide gehientsuenak enuntziazio-operatzailetzat ditugu. Operatzaile hau dagoen diskurtso-unitatea bere egiazkotasunagatik nabarmentzen da aurretik esandakotik edota komunikatutakotik. Hiztun/idazleak operatzailea dagoen unitatean adierazitakoaren benetakotasuna baieztatzen du. Baieztapen horrek, aurreko unitatearekin aurkakotasunean dagoenean, zuzenduz birformulatzen du aurreko unitatean esandakoa.

(3.11)

Lehenengo egunetik bertatik errezelak egin behar izan genituen; egia esan, ez dute izen hori merezi, trapu zati batzuk baizik ez baitira, ez formaz, ez kalitatez ez marrazkiz elkarren antzik ez dutenak. [EPD, Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004). Orr.: 39 (68-37)]

4. aurkibidera joan Baliokideak

Hobeto esanda markatzailearekin ordezka daitezke birformulazio zuzentzailea dutenean.

(4.1)

Gauza bera gertatzen da ordezkapen nukleozalean; egia esan, aurkitzen dugun prozesu kimiko ia orotan gertatzen da. [EHU, Kimika organikoa, Volhardt, K. Peter C. et al. (EHU, 2008). 6. kapitulua (0--44)]

Egia esanda markatzailea hobeto esanda markatzailearekin ordezka daiteke, (4.1.) adibidean bezala.

5. aurkibidera joan Euskal gramatikak

EGIA ESAN, EGIA ESATEKO

6. aurkibidera joan Maiztasuna

Egia izena eta esan aditz-partizipioak osatzen dute markatzaile hau: egia esan.

Markatzaile horren beste aldaera bi ere erabiltzen dira. Aditz partizipioari lotuta, -ta aspektu burutuaren atzizkia lotzen da: egia esanda edo -teko atzizkia (aditz izena + leku-genitiboa): egia esateko.

OHARRA: egia esan forma da gehien erabiltzen dena.

7. aurkibidera joan a. Testu Mota
b. Erregistroa (lagunartekoa, zaindua...)
c. Idatzia/ahozkoa

[OEH]

EGIA ESAN (V, AN ap. A EY III 347). A decir verdad. Tr. Documentado, tanto al Norte como al Sur, desde principios del s. XX. Egia erran, banuke gogoa [...] sail ttipi bati lotzeko. StPierre 11. Egia esan, ni, orren urteak nituenean, enintzan gai. A Ardi 88s. Sainduaren bizar handiak poxi bat min egiten zautan, egia erran. Barb Sup 15. Egia erran, aditurik nago ez dela, Europan, nihun ikusi gaztelarren sorjesekorik oheen xehatzeko. JE Ber 29. Eu azan-azana baño ez, egija esan. Otx 121. Belarriak, egia esan, eztu ain gaizki artzen. Ldi IL 36. Egia erran, orduko idazkiek ez dute balio handirik literaturaren eretzean. Mde Pr 231. Egia esan, bai. Etxde JJ 121. Herabez eta, egia erran, lanak iziturik, ezetz ihardesterat nindagon. Lf in Zait Plat XIII. Ez zan bakarra, egia esan, orretan. Erkiag BatB 34. Beharra ere bazegoen, egia esan. MIH 376.

e. errateko). A decir verdad. v. EGIA ESAN. Tr. Documentado tanto al Norte como al Sur ya desde mediados del s. XVII. Egiaren e. sólo se encuentra en J. Etchepare y Mendigacha. Egia esateko, geiago eiten dot elduteko neure zereginai. Mic 13r. Bertze alde egia errateko ezta deus berririk [...] lurraren gaiñean. Ch III 54, 17. Ala, egia esateko, zure eriotzaren baño zure bizitzaren bildur geiago bear dezu. Cb Eg III 318. Egija esateko obia da [...] txatxarrakaz egiña baño. Mg PAb 112. Egiija esateko, ene alizatia baino lan andijagua da. fB Ic I VI. Ikaraz laborrian / beti egotea, / egia esateko, / ez da bizitzea. It Fab 145. Ezen egia errateko yelosiak narama. Gy 6. Egia erraiteko komesarioak berriak dira oraino. Dv Lab 309. Ez ginuen ere, zinez egia errateko, bertzerik igurikitzen. HU Aurp 107. Sarri errezetan eutsen / il zan aideari / edo egia esateko / bere diruari. Azc PB 150. Eta egia esateko, ondo erakusten dabie urtero. Ag Kr 47. Egiaren erraiteko, lantu du bertze orduz bersu hoberik. JE Bur 144. Egia esateko, etzan elurte trinko ta iraunkorra izan. Etxde JJ 25. Egia esateko, eztago Errokaltarrik. Arti Ipuin 45. Egia esateko, eztaukagu zertan kezkatu. Vill Jaink 68.

[HAUTA LANERAKO EUSKAL HIZTEGIA]

—EGIA ESAN. ( 1918) Aitorpen moduko esaldi baten atariko-edo gisa ezartzen den esapide hanpatua. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. || Beharra ere bazegoen, egia esan.

—EGIA ESATEKO. ( 1653) Egia esan. Ez genuen, egia esateko, besterik igurikitzen.

—EGIA ESATERA. ( 1617) (G. er.). Egia esan.