Masters-claves-mineria

Masterraren gakoak

“Meatzaritza” masterrak zuzeneko lotura du meatzaritzan gestio integratua txertatzearekin, eta kontuan hartzen du arlo horretako jardueren tamainak eta egin eta proiektatu diren maila handiko inbertsioek arlo hori Latinoamerikako arlorik garrantzitsuenetako bat bilakatzen dutela.

Mundu osoan bilakaera teknologikoa garapen ekonomikorako funtsezkoa den honetan, beharrezkoa da espezializazio maila handia duten profesionalak izatea, ez bakarrik meatzaritzako ezagutza espezifikoak dituztenak, baizik eta ikerketako, berrikuntzako, garapeneko eta gestioko jarduerak egiteko gaitasuna dutenak.

Masterra behar bat betetzera dator meatzaritzako kudeaketa integratuari dagokionez, meategien diseinua hobetzeko parametroetan eta plangintza ekonomikoan oinarrituta, meatzaritza modernizatzeko parametroetan oinarrituta eragina bateragarria izan dadin ingurune fisikoarekin, sozialarekin eta ekonomikakorekin, baita jardueraren segurtasuna hobetzeko parametroetan oinarrituta ere.

Bestalde, master honek planteatzen duen beste oinarrizko helburu bat ere lantzen du, ikertzaileei prestakuntza eskaintzea meatze baliabideekin lortutako arloetan.

Horretarako, meatzaritzan esperientzia handiko irakasleak daude, ikertzaileak, industriako ingeniariak eta goi mailako exekutiboak, naziokoak zein nazioartekoak.

Master honek ikerketa jarduerara eta “Proiektuen Ingeniaritza" doktorego programara bideratzen du.

Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).

Masters-4-razones-mineria

4 arrazoi master hau aukeratzeko

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Masterra egiteak  eskainiko dizu prozesuen gestio integratua eta garapen iraunkorra ardatz dituen etorkizuneko meatzaritzari buruzko ikuspegi bat.
  • Zure curriculum profesionala indartuko du, eta meategiak ustiatzeko etekinak areagotzeko aukera izango duzu energiaz hornitu eta energia sortzeko aurrerapen teknologikoak integratuz.
  • Zure garapenarekin jarraitu ahalko duzu masterrarekin lotutako doktorego programara sartuz.
  • Prestakuntza jasotzen jarraitu ahalko duzu meatzaritzan ikertu eta berritzeko.

Masters-participantes-mineria

Unibertsitate partaideak

UAC, Universidad de Aconcagua

Masters-salidas-mineria

Irteera profesionalak

  • Irakaskuntza.
  • Ikerketa
  • Industria ingeniaritzako zuzendariak.
  • Meatzaritzako goi mailako exekutiboak.

XSL Content

It was not possible to load the content, please try again later. In case the problem persists contact CAU (Phone: 916014400 / E-mail: cau@ehu.eus / Website: https://lagun.ehu.eus).