Irakasleak

XSLaren edukia

RUBEN LOPEZ FONSECA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
ruben.lopez@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Irakasle Titularra naiz 2007. urtetik aurrera. Nire ikerkuntza zereginak 1997an hasi nituen (Doktore Tesiarekin batera, 2001ean defendatua eta 2003ko deialdian Doktorego Sari Berezia jaso zuena). Nire irakaskuntza zeregina 2002an hasi nuen denbora murriztuko behin behineko irakasle bezala. Nire ikerkuntza gaiak ingurumenaren babeserako eta energia garbiaren ekoizpenerako prozesu katalitikoen garapena dira. Ikertzaile laguntzaile bezala 25 Ikerkuntza Proiektuetan parte hartu dut, eta 6tan Ikertzaile Nagusi izan naiz. Zerrendatutako aldizkarietan 86 artikuluren eta zerrendaz kanpoko aldizkarietan 15 artikuluren egile naiz (h=31). 2300 baino aipamen gehiago jaso dute nire lanek. Patente baten asmatzaileen artean nago. Zazpi Doktore Tesi zuzendu ditut (haietako bik Doktorego Sari Berezia eta Sociedad Española de Catálisisen Saria jaso dute). Ingeniaritza Kimikoa eta Katalisi Aplikatua sailetako hainbat kongresutan (estatu mailakoak zein nazioartekoak) parte hartu dut 230 ekarpenekin. 2007ko Reunión de la Sociedad Española de Catálisis en idazkari izan nintzen. Lau ikasturtetan zehar IK Graduko Tutoretza Pertsonalizatu Planeko Koordinatzaile izan naiz. Gaur egun IK graduan Elkartruke Akademikorako Koordinatzaile naiz. UPV/EHUren titulu propioa den Especialista en Medio Ambiente y Sostenibilidad tituluan irakasle naiz.



ResearcherID: D-1279-2013

Orcid: 0000-0002-1048-3988

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak