Irakasleak

XSLaren edukia

MIREN EDURNE ALDAZABAL ETXEBERRIA

Ezagutza arloa
Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea
Saila
Finantza Ekonomia I (Empresen Kontabilitatea eta Administrazioa)
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
edurne.aldazabal@ehu.eus

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna eta doktorea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 1994 urtetik UPV/EHUko Finantza Ekonomia I Saileko irakaslea.



Gradu eta Lizentziatura mailan irakaskuntza esperientzia, euzkaraz zein gaztelaniaz (Kontabilitateari Sarrera, Kontabilitate Finantzarioa, Goi Kontabilitate Finantzarioa, Kostuak, Kontabilitate Analisia, Auditoretza, Kontabilitate Aurreratua eta Zergak). Hainbat Titulu Propio eta Masterretan irakasle gisa parte hartu du, hala nola, Kontuen Auditoretza eta Goi Kontabilitatean Masterra (ICACek homologatua) edo Kirolaren Kudeaketan Masterra, biak

Universidad del País Vasco /Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) antolatzaile izanik.



Hainbat elkarte eta batzordeetako kide izan da, hala nola, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Batzordeko kidea 2013-2015 urteak bitartean, Asociación Española de Profesores Universitarios de Contabilidadeko (ASEPUC) Zuzendaritza Kontseiluko kidea 2008-2012 urteak bitartean, eta, gaur egun, Ekonomisten Elkargoko Gipuzkoako Juntako kidea ere bada.



Ikerketa lerro nagusienak etika enpresa ikasketetako goi mailako hezkuntzan barneratzeari buruzkoa eta auditoretzaren etorkizunari buruzkoa dira. Era berean, hainbat artikuluen eta liburuen kapituluen egilea da, baita hainbat Kongresuetan lanak aurkeztu ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak