Irakasleak

XSLaren edukia

MARIA ELENA ERASO BARRIO

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
elena.eraso@ehu.eus

Nafarroako Unibertsitatean Biologia Zientzietan lizentziatua eta Euskal Herriko Unibertsitatean Biologian doktorea, Unibertsitateko Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren beka batekin. Mikrobiologiako irakasle titularra da eta Docentiaz programan bikain ebaluazioa jaso du eta IKD Egituratutako Irakasle Talde bateko kidea da.

Arlo desberdinetan egin du lan, bai unibertsitatean baita farmazia-konpainia batean ere. Bere ikerketa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean garatzen da, A motako Ikerketa Talde Bateratuaren Kandidiasiak eta beste giza infekzioak biogeruza mikrobianoekin erlazionatutakoak” izeneko taldean (www.ehu.es/canbio). Azken 10 urteotan 4 doktorego tesi eta 10 master amaierako lan zuzendu ditu, 17 proiektuetan parte hartu du (5etan ikerlari nagusi gisa), 43 artikulu eta 8 liburu-kapitulu argitaratu ditu, eta 100 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu kongresuetan. CNEAIk lau ikerketako seiurteko aitortu dizkio (azkena 2021tean). Bere ekoizpen zientifikoak 24ko h-indizea dauka (Orcid: 0000-0002-9043-9265).

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Batzarraren kidea, Odontologiako lehenengo mailako koordinatzailea, Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologiako Doktorego Programaren Batzordeko kidea eta Asociación Española de Micología elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kidea da (Diruzaina, 2010-2018).

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).