GAKOAK - Unibertsitate Espezializazioa: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

Tituluaren gakoak

Espezialistaren modulu hau da kalte pertsonalaren balorazioarekin zerikusia duten osasun arloko profesionalentzat edo profesional juridiko-administratiboentzat. Ikuspegi orokorretik jorratzen ditu hainbat testuinguru (lan arloa, erantzukizun zibila, desgaitasuna, aseguruak edo mendekotasuna), eta esparru pribatuan, administratiboan eta judizialean baremoak erabiltzen eta perituen txostenak interpretatzen eta defendatzen irakasten du. Gainera, bi aipamen eskaintzen dira: aho-hortzetako kaltea eta aurpegi-masailetako kaltea, bereziki diseinatua dentistentzat, eta kalte psikologikoa eta neuropsikiatrikoa, osasun mentaleko profesionalentzat.

Aplikazio habiaratuak

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Erdi-presentziala

Hizkuntza

Gaztelania

Kreditu kopurua

30 ECTS kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

2.300 €

Irakaslekua

Facultad de Medicina y Enfermería (Donostia)

Arduraduna

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea


946 01 2783

ESTEKA - Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Titulu hau Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa Etengabeko Prestakuntzako Masterraren parte da.

Ikusi Master honi buruzko informazioa

4 ARRAZIO - Unibertsitate Espezializazioa: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Arlo juridikoan, osasun arloan nahiz arlo soziosanitarioan peritu-probak egiten adituak diren profesionalak ditugu.
  • Ebaluazioaren arlo kliniko guztietan prestigio eta esperientzia handiko profesionalak.
  • Erdi-presentzialtasunari eta ordutegi egokituei esker, bateragarriak dira laneko jarduna eta praktikak egiteko aukera.
  • Pertsonengan eragindako kalteak baloratzeko erakunde nagusietan tutoreekin praktika klinikoak egiteko aukera.

IRTEERAK PROFESIONALAK - Unibertsitate Espezializazioa: Pertsonei Egindako Kaltearen Balorazioa

Irteera profesionalak

  • Laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen Mutuak.
  • Aseguru etxeetarako balorazioak.
  • Desgaitasuna eta menpekotasuna baloratzeko zerbitzuak (foru aldundiak).
  • Gidatzeko eta armak edukitzeko baimenak lortzeko balorazioa (gidabaimena eta su armak edukitzeko baimenak aitortzeko zentroak).
  • Osasun zerbitzu publikoen osasun ikuskatzailetza.
  • GSINen ezintasunak baloratzeko taldea.
  • Eremu pribatuan egindako kaltearen balorazioa abokatu, mediku, odontologo eta abarrentzat.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak