Materia

Contenido de XSL

Urbanismo II: El Hecho Urbano

Datos generales de la materia

Modalidad
Presencial
Idioma
Castellano
Euskera

Competencias

Hirigintza II ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduko ikasketa planeko ¿M03_ Oinarrizko proiektua (Proyectual Básico): Konposizioa, Proiektuak eta Hirigintza¿ moduluaren parte da. Modulu honen arabera, ikasgaiarekin erlazionatutako gaitasun espezifikoa honakoa da: CM04 - Mendebaldeko kulturaren arkitektura-, hirigintza- eta paisaia-tradizioak, oinarri teknikoak, klimatikoak, ekonomikoak, sozialak eta ideologikoak, baita soziologia, teoria, ekonomia eta hiri-historia ere, behar bezala ezagutzea. Ikasgaia gainditu ondoren, ikasleak honako ikasketa emaitzak lortuko ditu: OROKORRAK: - Ingurune fisikoaren eta gizarte-ingurunearen arteko harremanak ulertzea eta ezagutzea. Era berean, giza kokalekuen, soziologiak, hiri-ekonomiak eta estatistikaren teoriak eta historiaren oinarriak ere, lurralde- eta hirigintza-azterketen oinarri gisa ulertzea eta ezagutzea. PROZEDURAZKOAK ETA INSTRUMENTALAK - Hiri-azterketak egiteko eta hiri-asentamenduen lurralde- eta gizarte-ekonomiaren testuinguruaren arabera aztertzeko gaitasuna. - Hiri-ehundura ezberdinen urbanizazio, partzelazio eta eraikuntza ezaugarrien arabera bereizgarriak diren hiri-hazkunde formak identifikatu eta karakterizatzeko, datuak bildu eta aztertzeko oinarrizko metodoak erabiltzeko gaitasuna. - Hiri-irudikapenaren gaitasun grafikoak, teknologia informatikoak barne hartuta. JARRERAZKOAK - Hiri-espazioaren eta haren osagai morfologiko eta tipologikoen azterketa kritikoa egiteko trebetasuna. - Hiri izateari eta lurraldeari dagokienez diziplina ikuspegia eta irizpide zientifikoak

Temario y Bibliografía

  • Hirigintza II ikasgaia, Arkitekturaren Oinarrietako Graduaren 2. kurtsoan ematen da, lehen lauhilekoko Hirigintza I ikasgaiaren jarraipen gisa. Ikasgai hartan, inguru fisikoa hainbat dimentsiotan aztertu da eta lurraldearen eta hiri-asentamenduen arteko harremana landu da. Horrela, bigarren lauhilekoko helburua, ikasleak lehenengoan ikasitakoa sendotzea eta hiri-dimentsiora gerturatzea da. Ikasgai honetan, hiri espazioen osagai morfologiko eta tipologikoen ezagutzan, eta lurraldearen eta hirien egiturak eta hazte formen ezagutzan sarbidea emango zaio ikasleari. Hiri-asentamenduen eta hauen bilakaeraren analisiaren bidez, gertatu diren eraldaketa eta hiri eraikuntza prozesuak ulertuko dira hiru osagaiak bereiziz ¿partzelazioa, urbanizazioa eta eraikuntza¿ eta testuinguru sozioekonomikoarekin duen harremana ulertuz.
  • Bibliografía:ESTEBA I NOGUERA, Juli, (2001): Elementos de ordenación urbana. UPC

Contenido de XSL

Sugerencias y solicitudes