Breadcrumb

GAKOAK - Enpresa Industrialen Kudeaketa ADE

Tituluaren gakoak

Gure inguruneko industria enpresek gero eta sarriago eskatzen dituzte zuzendaritza karguetarako profil berriak, beren baitan biltzen dituztenak ingeniaritza ezagutzak, batetik, eta kudeaketa ekonomikoa eta enpresari buruzkoak, bestetik. Industriaren sektoreko prozesuen antolaketa eta zenbait alderdi espezifikoren kudeaketa sakonago ezagutzeak diziplina anitzeko ikuspegia ematen die Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ikasleei, haien prestakuntza aberastuz eta lan merkaturako aukerak ugarituz.

Profil hori lortzeko ohikoa izaten da espezializazioa eskuratzea behin graduko ikasketak amaitu eta gero. Hala ere, Industria Enpresen Kudeaketako aditu titulua, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduari lotua, graduarekin batera egiten da, eta balio erantsi handia ematen dio tituluari.

Bi ikasturtetan zehar, eta metodología aktiboak erabiliz, gaitasun hauek eskuratzen dira, besteak beste:

  • Ekoizpenaren plangintzari buruzko erabakiak hartzeko gaitasuna, prozesu industrialen motak kontuan hartuta.
  • Ulertzea «Lean Production» delakoarekin zerikusia duten lanabesak eta haiek aplikatzeko gai izatea.
  • Proiektuak antolatzea, planifikatzea eta kudeatzea industria enpresen arloan, diziplina anitzeko inguruneetan lan eginez.
  • Ezagutzea kudeaketa sistemak eta jakitea kudeaketarako tresna informatikoak erabiltzen kalitatearen, ingurumenaren, eta segurtasunaren eta prebentzioaren arloan.
  • Prozesu batean ingurumenari dagozkion alderdiak aztertu eta baloratzea, eta balizko irtenbide teknikoak ebaluatzea.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

10

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

calendar

Urria 2020

Abendua 2022

Kreditu kopurua

24 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

500 €

Irakaslekua

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Arduraduna

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

4 ARRAZIO - Enpresa Industrialen Kudeaketa ADE

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Espezializazio plus bat lortuko duzu, lan merkatuaren erronka eta eskariei erantzuteko modukoa.
  • EAZeko ikasketekin batera egiteko diseinatua dago.
  • Metodologia aktiboak erabiltzen dira, eta diziplina anitzeko ingurune batean egongo zara.
  • Kostu ekonomikoa askoz txikiagoa da prestakuntza osagarriko beste aukera batzuekin alderatuta.

IRUDIA - Enpresa Industrialen Kudeaketa ADE

IRTEERA PROFESIONALAK - Enpresa Industrialen Kudeaketa ADE

Irteera profesionalak

Irteera profesionalak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak dauzkanen antzekoak dira, baina espezializazio honek balio erantsia emango dio zure tituluari, eta lanpostu gehiagotarako aukera emango dizu. Enpresa txiki eta ertainak nagusi diren industria ingurune batean, ikasketa hauek emango dizkizuten trebetasunek erakargarriago egin dezakete zure profil profesionala.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak