Gakoak - Berezko Masterra Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza

Tituluaren gakoak

Marketina eta Merkataritza Zuzendaritza Masterra duela hiru hamarkadatik eskaintzen da. Master honek prestakuntza eskaintzen du marketin zuzendaritzan eta merkataritza zuzendaritzan, aintzat harturik azken joerak. Ikasleek diziplina anitzeko ezagutzak eta gaitasunak eskuratzen dituzte, zuzendari nahiz teknikari lanetan aritzeko. Prestakuntza espezifikoa osatzeko (marketin estrategikoa eta operatiboa, salmenten zuzendaritza eta negoziazioa, on-line marketina eta nazioarteko marketina), zuzendaritza trebetasunen gaineko prestakuntza eskaintzen da.

Gainera, master honi esker, harreman sare zabal bat eskuratzen dute ikasleek, beren enplegagarritasuna eta garapen profesionala hobetzen laguntzen duen “Gradudunen Elkartearen” bidez. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Feside Fundazioaren babesari esker, titulu honek kalitate handia eskain dezake prezio lehiakorretan. Ikasketa hauek egin dituzten pertsonen gogobetetzea da bermerik handiena.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

40

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2023

Abendua 2024

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

5.200 €

Irakaslekua

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Arduraduna

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Titulu hau aukeratzeko arrazoiak - Berezko Masterra Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza

Irudia

4 ARRAZOI TITULU HAU AUKERATZEKO

  • 1.000 gradudunetik gora enpresetako erantzukizun postuetan ari dira lanean.
  • Estatuko nahiz atzerriko izen handiko unibertsitateetako irakasleek eta enpresetako profesionalek ematen dituzte eskolak.
  • Ikasleen garapen profesionala errazten dugu, praktikak, lan aukerak eta orientazio profesionala eskainiz.
  • Masterraren diseinuari esker, bateragarria da lanarekin eta prestakuntza edo interes profesionaleko beste jarduera batzuekin.

Irudia - Berezko Masterra Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza

Irudia

Irteera profesionalak - Berezko Masterra Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza

Irteera profesionalak

Masterrak era askotako lanak egiteko trebatzen ditu ikasleak.

  • Marketin arloa (Marketin zuzendaria, Brand manager, Category manager, Trade Marketing Manager…)
  • Merkataritza arloa (Merkataritza eta Salmentak Zuzendaritza, Key account manager, Komunikazio Zuzendaritza…)
  • Arlo digitala (Social Media Manager, Community Manager, SEM arduraduna…)
  • Beste batzuk (Merkatu azterketen arduradunak, Marketineko aholkularitza, Esportazio arduraduna…)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak