Gaia

XSLaren edukia

Makina Tresnetarako Mekatronika

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Gaur egun makina erremintek (MH) konplexutasun maila oso altuko sistemak dira, eta gehienek kontrol numerikoen bidez funtzionatzen dute. Hauekin pieza konplexuen fabrikazioa ahalbidetzen da eta prozesuaren atal asko automatizatu egiten dira. Ikasgai honetan, gaur egungo kontrol numerikoen ezaugarri nagusiak aztertuko dira, eta makinen automatizazioa burutzeko beharrezkoak diren osagaiak ere azalduko dira. Eragingailuak, neurketa sistemak eta sistema hidrauliko eta neumatikoak ikusiko dira ikasgaian zehar. CNC programazioaren funtsak ere aztertuko dira, bai eskuzko programazio, bai CAM bidezkoa ere. Era horretan ikaleek bi aukera horien abantaila-desabantailak ezagutuko dituzte.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
GOMEZ ESCUDERO, GAIZKAEuskal Herriko UnibertsitateaLan Kontratudun Bitarteko IrakasleaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoagaizka.gomez@ehu.eus
IZQUIERDO ARAMBURU, BORJAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Mekanikoaborja.izquierdo@ehu.eus
LAMIKIZ MENTXAKA, AITZOLEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko KatedradunaDoktoreaElebakarraFabrikazio Prozesuen Ingeniaritzaaitzol.lamikiz@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Conocimiento y capacidad para proyectar, calcular y diseñar sistemas integrados de fabricación100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala22.533.856.2
Mintegia121830
Ordenagailuko p.13.520.233.8
Tailer Ind.7.511.218.8
Landa p.4.56.811.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak56.2540 %
Landa praktikak11.2540 %
Mintegiak30.040 %
Mintegiak30.040 %
Ordenagailuko praktikak33.7540 %
Teoria18.7540 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Azalpenak30.0 % 30.0 %
Idatzizko azterketa70.0 % 70.0 %
Lan praktikoak30.0 % 30.0 %
OTROS10.0 % 10.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

gainditu ondoren, ikasleak ikasgaiaren konpetentzia espezifikoak lortuko ditu, beste konpetentzia batzuetaz aparte. Hurrengo funtzioak betetzeko gaitasuna irabaziko dute ikasleek:



- MH baten funtzionamendurako beharrezkoa diren sistema mekatronikoen ezagutza.

- CAM software bidez mekanizatu eragiketak definitzeko gaitasuna.

- MH baten automatizaziorako behar diren eskema pneumatiko/hidraulikoak ulertu eta diseinatzeko gaitasuna.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ebaluazio prozesuaren bidez, ikasleek ikasgaiko kontzeptu nagusiak zein mailan asimilatu dituzten kuantifikatzean datza. Ikasgaiaren ebaluazioa jarraitua da eta idatzizko azterketa batek eta praktiken edukiek osatzen dute.



Aspektu orokorrak

• Ikasgaiko eduki guztiak ebaluatuko dira, bai teorikoak bai praktikoak.

• Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 5-eko kalifikazio bat lortu beharko da.

Ohiko deialdia

• Ebaluazioak atal hauek izango ditu:

- Idatziko azterketa bat (70%)

- Bi talde-lan (CNC programazioa + CAM bidezko programazioa) (20%)

- Sistema pneumatiko/hidraulikoei buruzko entregatzeko bat. (10%)



• Ikasgaia gainditzeko 5-eko kalifikazio global minimo bat lortu beharko da. Horrez gain, ebaluatuko diren atal guztietan 4-ko kalifikazio minimo bat lortu beharko da.

• Ez da ebaluaziorik burutuko argitaratutako data ofizialetik kanpo.

• Ikasgaian ofizialki matrikulatutako ikasleek bakarrik izango dute kalifikatzeko aukera.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

• Kasu honetan ebaluazio mota Ebaluazio Finala izango da. Azterketa bakarra egongo da, ikasgaiko eduki guztiak barne hartuko dituelarik. Ikasgaia gainditzeko gutxieneko kalifikazioa 5-ekoa izango da.

Irakasgai-zerrenda

Ikasgaia osatzen duten gaiak hurrengoak dira:



1. CNC-ari sarrera

- CNC - sarrera

- CNC-dun makinak

- CNC makinen tipologia

- Kontrolatutako eta interpolatutako ardatzen arteko diferentzia



2. CNC-aren Integrazioa Makina Erremintetan

• CNC batek burutu beharreko funtzioak

• Lazo itxi bidezko mugimenduen kontrola

• Azken belaunaldiko CNC baten elementuak

• CNC baten arkitektura

• CNC sistema irekiak

• CNC baten prestazioak



3. CNC baten ezaugarri nagusiak

• Programazioari sarrera

• Makina E.S. – Pieza E.S. Erreferentzia triedroak

• Prozesu orria

• Programazio funtzioak

• Proposatutako ariketak

• G funtzioen zerrenda, Fagor 8035



4. Eragingailu mekanikoak eta neurketa sistemak

• Sarrera

• Aitzinapen eragingailuak:

– Boladun torlojua

– Motor linelak

– Par-eko motoreak

– Piñoi-kremailera

– Laburpena

• Motor nagusiko eragingailuak

– Motor nagusiko eragingailuen prestazioak

– Motak

– Errodamenduak

– Beste kontsiderazio batzuk

• Erreminta euste sistemak

– HSK

– ISO

– Erreminten eustea

– Erreminten orekatzea



5. CNC programazioa CAM sistemen bidez

• Sarrera

• CAD-aren geometria

• Mekanizaturako erremintak

• Prozesu parametroak

• Mekanizaturako estrategiak

• Ibilbideen kalkulua

• Post-prozesatua: APT → CNC

• Programen egiaztapena



6. Eragingailuen zerbitzu portaera

• Sarrera

• Makina erremintarako motor motak

• Motorren aplikazio adibideak

• Makina batentzako motor baten aukeraketarako irizpideak



7. Makina erreminten automatizazioa

- Orokortasunak

- Aire konprimituko generazioa eta distribuzioa

- Balbulak prozesadoreak

- Elementu prozesadoreak

- Balbula tenporizatuak

- Emari kalkuluak

- Eragingailuak sistema neumatikoetan

- Sarrera (hidraulika)

- Hidraulikaren lege orokorrak

- Mandorako olioaren ezaugarriak

- Sistema hidrauliko baten oinarrizko eskema

- Sistema hidrauliko baten osagaiak

- Zirkuituen kalkulu adibideak

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Ikasgaiaren apunteak eta praktiken gida/tutorialak.

Oinarrizko bibliografia

ASM Metals Handbook

American Society for the Metals

Varios volúmenes



MANUAL DE CNC.

Kieff, H.B.

Gran Duc.

1998



Tool and Manufacturing Engineers Handbook

Society of Manufacturing Engineers

Varios volúmenes



Fundamentals of machining and machine tools

G. Boothroyd, W.A. Knight

CRC Taylor and Francis

2006

Gehiago sakontzeko bibliografia

Mecanizado de Alto Rendimiento



L.N. López de Lacalle, J.A. Sánchez, A. Lamikiz



Ediciones Técnicas Izaro



2004



Mecanizado de alta velocidad y gran precisión



Arnone, M.



Editorial: El Mercado técnico SL



2000.



Machine Tools for High Performance Machining



Ed. López de Lacalle, Lamikiz



Editorial: Springer



2007



Manufacturing Automation: Metal Cutting Mechanics, Machine Tool Vibrations, and CNC Design



Y. Altintas



Editorial: Cambridge University Press Date Published



2000



Aldizkariak

Información de Máquina-Herramienta Española (IMHE)



Ediciones Técnicas Izaro



European Tool and Mould Making







Estekak

www.feaf.es



www.metalspain.com



www.afm.es



www.cem.es



www.sandvik.coromant.com



www.interempresas.net/MetalMecanica/



http://www.mmsonline.com/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak