Gaia

XSLaren edukia

KIZKITZA GONZALEZ MUNDUATE

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Proiektuak
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
kizkitza.gonzalez@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Industria Kimikaren Ingeniaritzan graduatu titulua eskuratu zuen. Horrez gain, doktorea da Material Berriztagarrien Ingeniaritza Doktorego Programan (Bikaintasun aipamena duen doktorego programa), Bikain Cum Laude kalifikazioa eta Aipamen Internazionala eskuratuz.

Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Saileko Irakasle Atxikia da, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (Donostia) Adierazpen Grafikoa ikasgaian irakaskuntza emanez.

“Materialak + Teknologiak” (GMT) ikerketa taldeko kidea da, Euskal Herriko Unibertsitate sisteman A talde gisa aitortua (IT-776-13). Gaur egun, biopolimerotan oinarrituko materialen diseinu eta garapenean lan egiten du 3D inprimaketa teknika desberdinen bidez, farmakoen askapen pertsonalizatua lortzeko asmoz. Bere ikerketa-lanean zehar deialdi publikoen bidez finantzatutako hainbat I+G proiektutan parte hartu du. 14 artikulu zientifiko argitaratu ditu, horietako 12 JCR-en arabera Q1 bezala sailkatutako aldizkari zientifikoetan, eta nazioarteko 20 kongresu baino gehiagotan parte hartu du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak