XSLaren edukia

MARIA OLATZ GARCIA ZABALBEITIA

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
olatz.garcia@ehu.eus

Olatz García Zabalbeitia Matematika Zientzietan lizentziatu zen, Euskal Herriko Unibertsitatean, 1989an, eta, 1997an, Matematika ataleko Zientzietan Doktorearen titulua lortu zuen. Gaur egun, unibertsitate honetako Matematika Aplikatua Saileko Irakasle Titularra, eta, sail horretako Zuzendaria da. Argitalpen ugari ditu (aldizkarietako artikuluak eta nazioarteko kongresuetako ponentziak kontatuz, 100 baino gehiago) hainbat jakintza-arlotan, besteak beste, Ingeniaritza Elektrikoa eta Hezkuntza, e-learning, metodologia aktiboak eta Computational Thinking. Gai horiekin erlazionaturiko hainbat liburu edo liburuen kapituluren egile edo egilekide da. Arlo horiekin erlazionaturiko proiektu ugarietan parte hartu du, baita Jasangarritasunaren arloarekin erlazionaturikoak ere, "Low cost novel wireless interactive electronic platform for modern educational systems" eta "Mathematics on-line learning model in engineering education" Europako proiektuak barne. Computational Thinking-aren zabalkundeko eta erabilerako Bebras Contest plataformaren Espainiako talde antolatzailearen kidea da, eta, baita Hezkuntzarako Teknologia Berriak ikerketa-taldeko kidea ere.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak