Gaia

XSLaren edukia

MAITE MEAURIO ARRATE

Ezagutza arloa
Petrologia eta Geokimika
Saila
Kimika Aplikatua
Ikastegia
Kimika Fakultatea
Posta elektronikoa
maite.meaurio@ehu.eus

2008an UPV/EHUn Geologian Lizentziatu zen. 2009an Nazioarteko Lurrazpiko Uren Ikastaroa (FCIHS, UPC) burutu zuen eta ondoren, 2010/2012 bitartean Ingurumen-Ingeniaritza Unibertsitate Masterra (UC, UPV/EHU) egin zuen. 2017 UPV/EHUn zientzietan doktore titulua lortu zuen kalifikazio maximoarekin. Texas Texas A&M Unibertsitateko Spatial Sciences Lab-en eta ECOLAB-Toulouse (CNRS) denbora luzeko ikerketa egonaldiak egin ditu.



2009tik UPV/EHUko lur zientziak eta ingeniaritzako sail desberdinetan eskolak eman ditu. Gaur egun Kimika Fakultatean (UPV/EHU) irakasle atxikia da. Bertan geologiako eskolak ematen ditu eta ura, sedimentuak eta lurzoruen kalitateari buruzko gradu amaierako lanen zuzendari kidea da. Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluan (UPV/EHU) irakaslea da eta Ingurumen-Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean (UC, UPV/EHU) eskolak eman ditu.



Hidro-Ingurumen Prozesuen ikerketa taldeko (Euskal Herriko unibertsitate sisteman A motakoa) kide da eta ikerketa proiektu autonomiko eta europarretan parte hartu du. Bere ikerketa lerro nagusia klima aldaketak uren kalitate eta kantitatean, sedimentu eta lurzoruetan eragin ditzakeen inpaktuak aztertzean datza. Batez ere lurzoru erabileran zentratuz egokitzapen estrategien ikerketan ere lan egiten du. Azken aldian hiri inguruetako lurzoruen kalitatea ere aztertzen du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak