Gaia

XSLaren edukia

MIKEL LERSUNDI AYESTARAN

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa
Ikastegia
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.lersundi@ehu.eus

1994. urtean Euskal Filologian lizentziatua, eta 2005. urtean hizkuntzalaritzan doktore. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) irakasle 2005etik. Egun Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle agregatua da, eta Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa saileko partaide.

1995. urtetik ikerketan aritua. Lehenengo hiru urteak euskalkien eta literaturaren alorrean (3 liburu argitaratuta). 1998. urtetik Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan lan egiten duten IXA taldeko kidea. Batik bat alor hauetan aritua: lexiko-semantika, itzulpen automatikoa, terminologia, corpusak eta diskurtsoaren analisia. Aldizkarietan eta nazioarteko konferentzietan 64 artikulu. Publikazioen artean 3 liburu, ISBNdun 31 publikazio, eta ISSNdun 14. 46 proiektutan parte hartu du; Europako 3 (QTleap, MT-ENEUS, MEANING), Estatu mailako 18 (DOMINO, UnsupNMT, TACARDI, EurOpenTrad, RICOTERM, OpenMT, OpenTrad, HIZKING21, ...), Eusko Jaurlaritzak babestutako 16, UPV/EHUk babestutako 9, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako 1. Ikerketa kontuak direla eta, ondoko enpresekin izan ditu harremanak: Elhuyar, Eleka, Iametza eta Ametzagaña.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).