Gaia

XSLaren edukia

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
montse.maritxalar@ehu.eus

Montse Maritxalar, lizentziaduna (1989) eta doktorea (1999) UPV/EHUn, Unibertsitate horretako Informatika Fakultatean irakasle 1989tik, bai Ingeniaritza Informatika graduan bai graduondoko ikasketetan: “Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua” masterrean (IXA ikerketa-taldeak antolatuta) eta “IKT eta Konpetetentzia Digitalak Hezkuntzan” izeneko berezko titulazioan (UPV/EHU eta UEUren artean antolatuta). Informatika Fakultateko dekanordea izan da (2011-2014) eta UPV/EHUko Gradu-Batzordearen kidea (2013-2016).

Bere ikerketa-lana hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta materialen sorkuntzara bideratuta dago. 4 doktorego-tesiren zuzendari edo zuzendarikide izan da (2 europar aipamen), 70 argitarapen zientifiko baino gehiagoko egilekide eta 40 ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartu du, estatuan zein europan.

Egun, UPV/EHUko ikasleen zuzendaria da 2017tik, Eusko Jaurlaritzan Euskara Aholku Batzordean Ingurune Digitalean Euskara Sustatzeko Batzorde-atal bereziaren kidea da 2015etik, eta European Network for Combining Language Learning with Crowdsourcing Techniques cost action ikerketa-sarearen ordezkarietako bat espainiar estatuan 2016tik.

XSLaren edukia

Ezin izan da edukia sortu, beranduago saiatu. Arazoak aurrera jarraitzen badu, jarri harremanetan CAUrekin (Tlf: 946014400 / Email: cau@ehu.eus / Web: https://lagun.ehu.eus).