Gaia

XSLaren edukia

Gramatikaren Oinarriak II

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Ikastaroaren helburu nagusia da ikasleari fonetikarekin eta fonologiarekin lotutako hizkuntza-alderdiei buruzko ikerketa zientifikoa egin ahal izateko beharrezkoak diren gutxieneko tresnak eta metodoak ematea, euskararen datuetan oinarrituta.

Fonetikan eta fonologian egon den ibilbide historikoari begiratuko zaio, egungo egoeraraino iristeko. Pentsamendu fonologikoa, ideia fonologikoak izango dira landuko direnak.

Eskoletan zein eskolaz kanpo alderdi teorikoa zein alderdi praktikoa landuko da, irakurketak, ariketak, testu iruzkinak eta abarren bidez. Hori guztia ikasleak ikastaroan zehar egingo duen ikerketa kokatu asmoz.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
JAUREGUI NAZABAL, OROITZEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEuskal Filologiaoroitz.jauregi@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Praat bezalako tresnak erabiltzen dituen esperimentu fonetiko bat diseinatzeko gai izatea50.0 %
Zenbait unitate linguistikoren ahoskerarekin lotutako landa ikerketa bat egitea, ziurtatuz ikerketarako hautatutako ítem-ak egokiak direla, eta lortutako emaitzak ongi aztertu direla.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121527
Gelako p.122436
Laborategiko p.6612

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak15.0100 %
Ekipo eta instalazio esperimentalak erabiltzea12.0100 %
Ikaslearen lan pertsonala20.050 %
Informazio-azalpena4.0100 %
Oinarrizko trebetasun instrumentalak eskuratzea12.0100 %
Talde-lana6.080 %
Testuen analisia6.075 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea10.0 % 20.0 %
Lanak proiektuak50.0 % 0.0 %
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua40.0 % 0.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

-Hizkuntzalaritzaren barruan fonetika eta fonologiazko teorien barrena ikuspegi kritikoa garatzea.

-Euskararen fonetika-fonologiazko ezaugarriak ulertzea.

-Euskararen aldakortasun fonikoaren berri izatea.

-Alorreko terminologia egokiaren erabilera finkatzea.

-Tipologiaren ikuspegitik alderdi fonologikoak beste alderdiekin dituen loturez jabetzea.

-HIzkuntzaren ahoskeraren estandarizazioaren ulermena garatzea.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikastaroaren azken emaitzaren %50 ikerketa lanaren eta berau ikaskideen aurrean eginiko aurkezpenaren araberakoa izango da. Gainontzeko %50a ikasleek ikastaroan zehar egin beharko dituzten artikulu osoen-zatien testu lanketaren araberakoa izango da, bai eta klaseetan izandako parte hartze aktiboaren araberakoa.

Ohiko deialdiari uko egiten dela ulertuko da ikasleak klasean egin behar diren lanak eta idatzizko lanik aurkezten ez badu. Irakaslearekin harremanetan jartzea aholkatzen da.

Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdirako ikasleak irakaslearekin adostu beharko dituen idatzizko lan eta ariketak aurkeztu beharko ditu.

Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Irakasgai-zerrenda

1. Sarrera. Hotsen sorrera eta hautematea.

2. Fonetika eta fonologia. Elkarren arteko harremana.

3. Fonetikazko-fonologiazko oinarrizko kontzeptuak. Ibilbide historikoa.

4. Hotsen antolamendua: Fonologia Naturalaren ikuspegitik.

5. Prosodian sakontzen: erritmoa, azentua eta beste zenbait alderdiri begira tipologia prosodikora heltzeko.

6. Hizkuntzaren ahoskeraren estandarizazioaz.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ashby, Patricia. 2011. Understanding Phonetics. Malden / Oxford: Blackwell.

Clark, John/Colin Yallop. 1990. An Introduction to Phonetics and Phonology. Oxford & Cambridge (Ma): Basil Blackwell.

Oinarrizko bibliografia

OINARRIZKO BIBLIOGRAFIA

Ashby, Patricia. 2011. Understanding Phonetics. Malden / Oxford: Blackwell.

Blevis, J. 1996. The Syllable in Phonological Theory. in J. Goldsmith (ed.) The Handbook of Phonological Theory. Blackwell.

Donegan, Patricia. 1995. The innateness of phonemic perception. Proceedings of the 24th Western Conference on Linguistics (Volume 7). Vida Samiian / Jeanette Schaeffer, eds. Fresno, CA: Dept. of Linguistics, California State University, 59-69.

Donegan, Patricia/David Stampe. 2009. Hypotheses on Natural Phonology. Poznan Studies in Contemporary Linguistics 45-1, 1-31. (http://phonology.wordpress.com/2009/02/18/hypotheses-of-natural-phonology helbidean ere eskuragai)

Kenstowicz. Michael. 1994. Phonology in Generative Grammar. Blackwell.

Ladefoged, Peter. 2003. Phonetic Data Analysis. Blackwell.

Oñederra, Miren Lourdes. 2004. Fonetika Fonologia Hitzez Hitz. Bilbao: UPV-EHU.

Sapir, Edward. 1933/1949. La réalité psychologique des phonèmes. Journal de Psychologie Normale et Pathologique 30, 247-265. / rpt.: "The psychological reality of phonemes". Selected Writings of Edward Sapir. D. G. Mandelbaum, ed. Berkeley: University of California Press, 46-60].

Stampe, D. 1979. A Dissertation on Natural Phonology. New York: Garland Publishing Co./Bloomington: Indiana University Linguistics Club.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Gai bakoitzari buruzko bibliografia zehatzagoa helaraziko da gaiak jorratu ahala.

Aldizkariak

ASJU

Phonology

International Journal of Phonetics

Laboratory Phonology

Estekak

http://linguistics.berkeley.edu/PhonLab/users/ohala/index3.html. J. Ohalaren web orrialdea.

http://www.langsci.ucl.ac.uk/ipa (IPAren orrialdea)

http://phonology.wordpress.com Fonologia Naturalaren blog-a

http://phonetics.ucla.edu P.Ladefoged-en web gunea

http://archive.phonetics.ucla.edu (hizkuntzen artxiboa)

http://www.praat.org (Praat programa akustikoa aurki daitekeen web helbidea)

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak