Gaia

XSLaren edukia

Hizkuntzalaritza Aplikatuan Espezializatzeko Mintegia I

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Teknologia berriak funtsezko pieza dira gaur egungo irakaskuntza-moduak definitzeko orduan, baina gero eta nabarmenagoa da beste irakaskuntza-gaitasun batzuk eskuratzearen garrantzia, egungo hezkuntza-eskaerei erantzuteko. Zalantzarik gabe, jakintzak menderatzea funtsezkoa da oraindik ere, baina baita ikasleen ezaugarrietara eta profilera eta ikasteko modu berrietara egokitzen jakitea ere. Irakaskuntza zuzendu eta klase bat modu ezin hobean kudeatzeko, ikasleen garapena, hezkuntza-komunitatea eta ikaskuntzarekiko konpromisoa kontuan hartzen dituzten dinamikak antolatu behar dira.



***OHARRA:

Ikasgai honi 23-24an dagozkion gaitasunak ez dira behean zerrendatzen direnak, urtero aldatzen delako mintegi honen gaia, eta, ondorioz, gaitasunak ere aldatu beharko lirateke. Baina prozedura administratiboak ez du erraz baimentzen gaitasunak urtero aldatzea, eta horregatik ezin dira gaurkotu hain erraz gidan.

Ikastaroaren hasieran irakasleak zuzen helaraziko dizkie ikasleei ikasgaiari dagozkion gaitasun zehatzak .

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
BOILLOS PEREIRA, MARIA DEL MAREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikamariadelmar.boillos@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Psikolinguisika arloko eta bereziki euskararekin erlazionaturiko egungo ikerketetako oinarriak ezagutaraztea ikasleei.40.0 %
Psikolinguistikako teoria, método eta argumentuak (tradizionalak eta berriak) aurkeztea, aztertzea eta ebaluatzea.30.0 %
Psikolinguistika alorreko gaiei erantzuteko ikerketa zehatzak planteatu eta diseinatzeko gaitasuna sustatzea30.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala121830
Mintegia121830
Gelako p.6915

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak8.05 %
Aurkezpenak eta Komunikazioak5.00 %
Banakako eta/edo taldeko lana15.015 %
Banakako lana0.015 %
Gela/Mintegia/Tailerra6.030 %
Ikaslearen lan pertsonala30.0100 %
Kasuen analisia6.020 %
Talde-lana5.030 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 0.0 %
Azalpenak0.0 % 0.0 %
Eztabaida kritikoa ikasgelan0.0 % 0.0 %
Lan praktikoak0.0 % 45.0 %
Proiektu bidezko ebaluazioa55.0 % 0.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

- Gure irakaskuntza-profilari, jarrerei eta garapen profesionaleko prozesuaren ezagutzei buruz hausnartzea.

- Hizkuntza eta literatura irakasteko moduak identifikatzea, egungo hezkuntza-eskaeren arabera.

- Euskararen irakaskuntzan sortzen diren hezkuntza-beharrak baloratzea, berrikuntzak detektatzeko.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Bi aukera egongo dira: 1) Ebaluazio jarraitua eta 2) Amaierako ebaluazioa. Ebaluazio jarraitua lehenetsiko da, baina horretarako, eskolen % 75ean egotea ezinbestekoa izango da (aurrez aurre zein online).

- Ebaluazio jarraia

Ebaluazio jarraia gainditu ahal izateko, banakako zein taldeko zeregin guztiak egin behar dira, eta gainditu egin behar da banakoen eta taldekoen batez besteko nota.

Ezinbesteko baldintza izango da atazentzako ezarritako epeen barruan entregatzea.

Plagioa suspentsoa izateko arrazoi zuzena izango da.

Ikasgai hau tailer gisa diseinatuta dago, eta, beraz, parte-hartzea zereginen ebaluazioaren parte da.

Ebaluazio jarraituari uko egiteko eskubidea baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen inprimakia aurkeztu beharko dio ikastaroaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldiko 3. saioa baino lehen.



- Amaierako ebaluazioa

Ikastaroaren amaieran aurkeztu beharko da proposamen didaktiko indibiduala, saioetan landutako guztia aplikatuta. Lanaren egitura eta baldintzak egelara kurtso hasieran igoko den dokumentuan zehaztuko dira.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdia ohiko deialdian bezala ebaluatuko da.

Irakasgai-zerrenda

1. GAI MULTZOA. Ikasleen inplikazioa ikasgelan

- Ikasleak, ikaskuntza-prozesuaren ardatz

- Elkarreragina ikaskuntzan

- Dimentsio afektiboa

- Ikaskuntza-prozesuaren autoerregulazioa

Gaur egungo hizkuntza-irakaskuntzak ikasleak ikasteko prozesuaren erdigunean jartzea eskatzen du, eta, horrekin batera, gure irakaskuntzan aldaketak egin behar dira. Ikasleek modu aktiboan parte hartu behar dute irakatsi eta ikasteko prozesuaren garapenean. Era berean, irakasleak tresnak eman behar dizkie ikasten ikas dezaten.



2. GAI MULTZOA. Jardunbide egokiak euskararen irakaskuntzan

- Alderdi ludikoa didaktikoa

- Kultura-bitartekotza

- Zerbitzurako ikaskuntza

Ikasleek beren komunikazio-gaitasuna eskuratzeko eta, horren ondorioz, ahozko eta idatzizko adierazpena, ahozko eta idatzizko ulermena garatzeko eta literatura-maila menderatzeko (eta literatura-lanez gozatzeko), beharrezkoa da maila horiek irakasteko moduak berrikustea. Multzo honetan, irakasteko moduak berrikustea helburu duten jardunbide egokiak proposatuko dira. Proposamen horiek, gainera, ikuspegi komunikatiboak sustatzen duenetik haratago doaz, eta irakaskuntzari dimentsio soziala eta komunitarioa ematen zaio.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Gomentatutako irakurgaiak



- Eskoalan emandako azalpenak



- eGelan utzitako materiala



- Bestelako baliabide digitalak



Oinarrizko bibliografia

Council of Europe. (2003). Common European Framework of Reference. http://www.coe.int/t/dg4/linguistic/source/framework_en.pdf

Dörnyei, Z. (2008). Estrategias de motivación en el aula de lenguas. Editorial UOC.

Hanson-Smith, E. (2016). Games, gaming, and gamification: Some aspects of motivation. TESOL Journal, 7(1), 227-232.

Ibarluzea, M., & Boillos, M. M. (2019). Testu generoetan oinarritutato metodologiaren aventura: zerrendatik fakturara eta e-mailetik menura. Hik hasi: euskal heziketarako aldizkari, 241, 30-35.

Richards, J.C. (2017). Curriculum Development in Language Teaching. Cambridge: Cambridge University Press.

Richards, J. C., & Rodgers, T. S. (2014). Approaches and methods in language teaching. Cambridge University Press.

Zerbikas Fundazioa - www.zerbikas.es



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak