XSLaren edukia

IXONE FERNANDEZ DE LABASTIDA MEDINA

Ezagutza arloa
Gizarte Antropologia
Saila
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
Posta elektronikoa
i.fernandezdelabastida@ehu.eus

UPV-EHUn gizarte hezkuntzan diplomatua (2000), gizarte antropologian lizentziatua (2002) eta doktoratua (2012), azken kasu honetan aipamen berezia lortuz. Emakume eta gizonen berdintasun masterra amaitu zuen ere (2010). UPV-EHUn irakasle da 2006tik aurrera eta egun, Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Praktika curricularrak eta Garapenaren Kooperaziorako Dekanordea. Fakultate bereko Berdintasunerako Batzordea eta Practicum Batzordearen lehendakaria.

Gizarte Langintza graduan ematen ditu eskolak Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko kidea delarik. Gizarte Antropologia unibertsitate masterrean (UPV/EHU) eta Etika Soziosanitarioa posgraduan (Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatea) irakaslea da ere bai.

Antropologia Feminista Ikertaldeko, AFIT, kidea da eta ikerketa proiektu ezberdinetan hartu du parte Ekonomia eta Lehiakortasuna Ministeritzak (SOLIDARY 2016-2021) nahiz Eusko Jaurlaritza eta Unibertsitateak finantziatutakoetan (2013, 2013-2014, 2013-2016, 2016-2020) ere bai. Tokiko erakundeek finantziatutakoetan ikertzaile nagusia izan da (2015, 2016).

Bere ikerlerro nagusiak gizarte antropologiarekin loturiko bi esparruetan loturikoak dira, alde batetik, berdintasunerako politika publikoen irakurketa antropologia feministatik eta bestetik, elikaduraren antropologiarekin harremana dituzten kultura fenomenoen azterketa.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak