Gaia

XSLaren edukia

Sareen Diseinua eta Kudeaketa eta Telekomunikazio Zerbitzuak

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

“Telekomunikazio-sare eta –zerbitzuen diseinua eta kudeaketa” irakasgaia Telekomunikazio Ingeniaritza unibertsitate masterraren 1. mailako oinarrizko irakasgaietariko bat da. “Telekomunikazio Teknologiak” deritzon moduluaren barnean kokatzen da eta bertan sareak eta zerbitzuak diseinatu eta hedatzeko teknikak lantzen dira, telekomunikazio-zerbitzuen operadore baten ikuspuntutik, hauek kontuan hartuta: gai teknikoak, eragiketakoak, kudeaketakoak, mantenukoak, merkaturatzekoak eta legediaren ingurukoak.



Irakasgai komun bat da, telekomunikazio-sare eta –zerbitzuen kudeaketa eta plangintzarekin erlazionaturiko gai guztiak modu integratu batean tratatzen dituena. Beraz, irakasgai honek harreman zuzena dauka datu-sareen gai zehatzetan sakontzen duten titulazioko beste irakasgaiekin, eta zehazki maila berean irakasten diren ondorengo beste irakasgai komunekin: “Konbergentzia eta Integrazioa Sarbide Sareetan eta Sare Nagusietan”, sarbide eta ardatz sareen hornikuntza, kudeaketa eta eragiketarekin lotutako alderdiak lantzen dituena, sare heterogeneoen konbergentzia eta elkarreragingarritasuna barnean hartuz; “Internet: Kontzeptu Aurreratuak eta Zerbitzu Berriak”, zeinetan bideratze teknologia berriak eta belaunaldi berriko sareetan emango diren zerbitzu telematikoak ikasten diren.



Era berean, bere oinarrizko izaera kontutan hartuta, irakasgai honek Telekomunikazio Ingeniaritza unibertsitate masterraren 2. mailan irakatsiko diren Ingeniaritza Telematikoa espezialitateko irakasgaiak hobetu ulertzen laguntzen du, besteak beste: “Azpiegituren eta Zerbitzu Telematikoen Diseinua eta Zehaztapena”, zeinetan titulazioko beste irakasgaietan garatutako sare teknologiak eta zerbitzuak erabiltzen diren ingurune esperimental batean zerbitzu bat emateko elkarreragiten duten agente guztiak integratzen dituen maketa baten inplementaziorako. “Telekomunikazio Sareen Errendimendua”, sare eta zerbitzuen eredu matematikoak lantzen dituena telekomunikazio protokolo eta sistemen errendimendua aztertzeko. “Teknologia telematiko aurreratuak”, zerbitzu aurreratuen hedapena ahalbidetzen duten software arkitekturak eta konputazio, autonomia edota komunikazio gaitasun murriztuak dituzten gailuetarako beharrezkoak diren moldaketak lantzen dituena; eta “Segurtasuna eta Sistema Banatuak”, aplikazio, zerbitzu edo azpiegitura telematikoen segurtasun, ikuskaritza eta araudiarekin erlazionaturiko gaiak irakasten dituena.



“Telekomunikazio-sare eta –zerbitzuen diseinu eta kudeaketa” irakasgaia gehiegizko zailtasunik gabe ikasi ahal izateko, datu komunikazio sareen funtzionamenduarekin erlazionaturiko kontzeptu guztiak menperatu behar dira, ondorengoak kontutan hartuta:komunikazio sistema baten oinarrizko osagaien ezaugarriak, komunikazio arkitekturen mailetako ereduak, maila bakoitzeko aplikazio eta protokolo garrantzitsuenak, helbideratze eskemak, etab.



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ASTORGA BURGO, JASONEEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebidunaIngeniaritza Telematikoajasone.astorga@ehu.eus
HIGUERO APERRIBAY, MARIA VICTORIAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraIngeniaritza Telematikoamarivi.higuero@ehu.eus
HUARTE ARRAYAGO, MAIDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritza Telematikoamaider.huarte@ehu.eus
MATIAS FRAILE, JONEuskal Herriko UnibertsitateaDoktoreaElebakarraIngeniaritza Telematikoajon.matias@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Sareak, zerbitzuak eta edukiak modelatzeko, diseinatzeko, ezartzeko, lanean aritzeko, kudeatzeko eta mantentzeko ahalmena.33.0 %
Sare, zerbitzu eta aplikazioen plangintza, erabaki hartzea eta paketatzea egiteko ahalmena ondorengoak kontutan hartuz: zerbitzuaren kalitatea, koste zuzenak eta eragiketa kosteak, ezartze eta ikuskapen plana, segurtasun prozedurak, eskalatzea eta mantentzea; hala nola, garapen prozesuan kalitatea kudeatzeko eta bermatzeko ahalmena.33.0 %
Telekomunikazio ingeniariaren lanbidean aritzeko beharrezko legeriaren ezagutza, ulermena eta hau aplikatzeko gaitasuna34.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala4567.5112.5
Gelako p.1522.537.5
Laborategiko p.304575

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Eskola magistralak112.540 %
Gelako praktikak37.540 %
Laborategiko praktikak75.040 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
ABP metodologiari lotutako entregagarriak20.0 % 30.0 %
Idatzizko azterketa45.0 % 55.0 %
Lan praktikoak20.0 % 30.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ohiko deialdian irakasgaiaren ebaluazioa ebaluazio jarraiaren bidez burutuko da, irakasgaiaren garapenean erabilitako irakaskuntza-metodologiekin bat etorriz. Irakasgai honetan bi irakaskuntza-metodologia ezberdin erabiltzen dira: metodologia tradizionala, klase magistraletan oinarritutakoa; eta problemetan oinarritutako ikaskuntza erabiltzen duen metodologia (POI), ikaskuntza kooperatibo aktiboko printzipioak deritzenetan oinarritutakoa, eta, era egokian ebaluatzeko klasera derrigorrez etortzea eskatzen duena. Ondoren, ohiko deialdiko ebaluazio sistema zehazten da, irakasgaiko bloke ezberdinen arabera:



Pisua azkeneko notan / Gaia / Ebaluazio metodoa

25% / Sare eta zerbitzuen eragiketa eta mantentzea. / TRADIZIONALA: azterketa finala + praktiketako txostenak

25% / Sare eta zerbitzuen diseinua eta plangintza. / POI: entregatzekoak + minimoen azterketa

25% / Telekomunikazio politika. Estandarizazioa. Normalizazioa. / POI: entregatzekoak + minimoen azterketa

20% / Sareetara sarbide kontrola. / TRADIZIONALA: azterketa finala + praktiketako txostenak

5% / Telekomunikazio zerbitzuen merkaturatzea. / TRADIZIONALA: azterketa finala



Irakasgaia gainditzeko, azken nota 5 puntu izango da gutxienez (10 gehienez). Gainera, zati ezberdinetan lortutako notekin media egiteko baldintza da, POI metodologiarekin garatutako zatian 4 puntu lortzea 10etik, baita ohiko metodologiarekin irakatsitako zatietarako egingo den azterketan ere. Azterketa hori 3 zatitan egingo da: azaroko, otsaileko eta apirileko deialdi ofizialean. POI metodologiarekin landutako ataletan, minimoen azterketa gainditzea derrigorrezkoa da dagozkien entregatzekoekin batezbestekoa egiteko.



Ebaluazio jarraiari uko egin nahi dioten ikasleek, uko egite hau jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei eta, horretarako, 18 asteko epea izango dute, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat, ikastegiaren egutegi akademikoarekin arabera.



Eraberean, ebaluazio jarraiaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek idatzizko eskari bat aurkeztu beharko diete irakasgaiaren ardura duten irakasleei. Epeari dagokionez, irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete bat lehenago egin beharko dute eskaria, ikastegiaren egutegi akademikoarekin arabera.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ezohiko deialdian ebaluazioa irakasgaiko notaren %100a balio izango duen azterketa finalaren bidez burutuko da.

Irakasgai-zerrenda

Aurretik deskribatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak lortzeko, irakasgaia 5 bloke edo gaietan egituratu da:



C11 blokea:

1) Sare eta zerbitzuen eragiketa eta mantentzea:

- Sare eta zerbitzuen kudeaketarako arkitekturak. Oinarrizko kontzeptuak.

- Sare kudeaketaren oinarriak.

- TCP/IP sareentzako SNMP kudeaketa eredua.

- Sareen kudeaketarako beste ereduak.



C12 blokea:

2) Sareen eta zerbitzuen diseinua eta plangintza:

- Banandutako datuen prozesatzea.

- Sare arkitektura hierarkikoak.

- Informazioaren karakterizazioa.

- Sareen diseinua eta ahalmen plangintza.

- Sareen plangintzarako metodologiak.



3) Telekomunikazioen sektorea:

- Sektorearen historia eta liberalizazio prozesua.

- Legegintza-esparrua.

- Arautze eta estandarizazio erakundeak.

- Telekomunikazioen merkatua.



C21 blokea:

4) Sarbide kontrolerako mekanismoak telekomunikazio sareetan:

- Sare seguruen diseinua.

- Sarbide kontrolerako tresna perimetralak.

- Malware-aren aurkako tresnak.

- Urruneko sarbide segururako tresnak.



5) Telekomunikazioen sektorean produktuen merkaturatzerako estrategiak:

- Marketineko oinarrizko kontzeptuak eta marketin digitala.

- Enpresa-estrategiak telekomunikazio merkatuetan.

- Jokabidearen ekonomia

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Stallings, W., Case, T., “Business Data Communications. Infrastructure, Networking and Security”, Prentice Hall, 2013

Oinarrizko bibliografia

Stallings, W., Case, T., “Business Data Communications. Infrastructure, Networking and Security”, Prentice Hall, 2013



Stallings, W., “SNMP, SNMPv2, SNMPv3, and RMON1 and 2”. 3rd Edition Addison-Wesley. 1999.



Mark A. Miller, “Managing Internetworks with SNMP”, 3rd Edition. John Wiley & Sons. 1999.



Stewart, K., Adams, A., Reid, A., Lorenz, J., “Designing and Supporting Computer Networks, CCNA Discovery Learning Guide”, Cisco Press, 2008



Grupo de Regulacion de las Telecomunicaciones (GRETEL), “GRETEL 98: Competencia y Regulación en los Mercados de las Telecomunicaciones, el Audiovisual e Internet”, COIT, 1998.



Calzada, J., Costas, A., “La liberalización de las telecomunicaciones en España: control de la inflación y universalización del servicio”, Universitat de Barcelona, 2013.



Kotler, P., Kartajaya, H., Setiawan, I., “Marketing 3.0: From Products to Customers to the Human”, Wiley, 2010

Aldizkariak

REVISTAS:







TOTAL TELECOM http://www.totaltele.com/







La liberalización de las telecomunicaciones en España: control de la inflación y universalización del servicio, Joan Calzada y Antón Costas, Universitat de Barcelona, 2013.







INFORMES TÉCNICOS:







ITU-T Rec. Y. 2011, General Principles and General Reference Model for Next Generation Network, ITU-T, 2004.







Pras, A., van Beijnum, B. J., Sprenkels, R., Introduction to TMN, CTIT Technical Report 99-09, University of Twente, 1999.







INFORMES:







COIT, Grupo de políticas públicas y regulación, La gestión de derechos de propiedad intelectual en el entorno TIC, COIT, 2014.







COIT, Grupo de políticas públicas y regulación, Protección de datos y privacidad en el sector TIC, COIT, 2014.







ONTSI, Informe anual del sector TIC y de los contenidos en España, 2015.







ONTSI, La sociedad en red. Informe anual 2015, 2015.



ONTSI, Las TIC en los hogares españoles. Estudio de demanda y uso de Servicios de Telecomunicaciones y Sociedad de la Información, 2015

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak