Gaia

XSLaren edukia

Ingurune fisikoaren aldakariak eta poluzioa

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgaiak kostaldeko eta estuarioko uren kutsatzaile-moten eta kutsadura-iturrien ezagueran sakontzen du; mantenugai-ekarpenetik eta materia organikotik ondorioztatutako estuarioen eutrofizazio arazoengan eragin berezia dutelarik.

Gizakiaren esku-hartzeen erlazioa duten ingurune fisikoaren aldakariak ezagutarazten dira (portuko eraikuntzak eta dragatzeak), eta baita bere inpaktuak itsas ingurunean ebaluatzera zuzendutako jarduerak ere (ingurune-zainketa planak).

Ikasleak ezagutuko du zeintzuk diren uraren kalitatean (aldagai fisiko-kimikoak) ematen diren aldaketa nagusiak eta komunitate biologiko desberdinetan duten eragina edo efektuak bai hondo harritsuetan (fitobentosa eta zoobentosa) bai ur zutabean (komunitate mikrobiologikoa, fitoplanktona eta zooplanktona). Poluzioaren inpaktua ingurune urtarrean ebaluatzeko metodo desberdinak analizatuko dira, BACI (Before, After, Control, Impact) diseinuan arreta berezia jarriz. Hartara ikasleak Primer erreminta estatistikoa erabiltzen ikasiko du sarrerako ordenagailu-praktika batekin eta bi kasu praktikoren bitartez. Landa-praktikan in situ ezagutuko ahalko dira substratu harritsuko komunitate bentikoen aldaketak, eta poluzioaren inpaktua ebaluatzeko zuzendutako laginketa diseinu baten aplikazioa, baita ere datu-bilketa egingo da bere analisi estatistikoarekin ondoren egingo den ordenagailu praktikari egokituta.

Azkenik, ikasleak ariketa praktiko batekin mikrobiozko populazioen bizi-irautea ebaluatu ahal izango du. Nahiz eta adibideak kostaldeko ingurunea eta estuarioak bere osotasunean bere gain hartu, inpaktu-ebaluaziorako erabiltzen den metodologia ur kontinentaletan ere aplikagarria da.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ARANA BASABE, MARIA INESEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraMikrobiologiaines.arana@ehu.eus
GOROSTIAGA GARAY, JOSE MARIAEuskal Herriko UnibertsitateaUnibertsitateko Irakaslego TitularraDoktoreaElebakarraBotanikajm.gorostiaga@ehu.eus
IRIARTE GABICAGOGEASCOA, MARIA ARANZAZUEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaEkologiaarantza.iriarte@ehu.eus
LAZA MARTINEZ, AITOREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaEkologiaaitor.laza@ehu.eus
ORRUÑO BELTRAN, MAITEEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaMikrobiologiamaite.orruno@ehu.eus
QUINTANO ERRAIZ, ENDIKAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego Atxikia (Laguntzaile Doktorea)DoktoreaElebidunaBotanikaendika.quintano@ehu.eus
SEOANE PARRA, SERGIOEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebidunaEkologiasergio.seoane@ehu.eus
TAJADURA MARTIN, FRANCISCO JAVIEREuskal Herriko UnibertsitateaIkertzaileDoktoreaElebakarraArloa ez dago adierazita edo behin-behinekoa dafj.tajadura@ehu.eus

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala142236
Mintegia4812
Laborategiko p.459
Ordenagailuko p.4610
Landa p.448

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Atal teorikoa ebaluatzeko, bere zatirik handienean era magistralean aurkeztuta izan bada ere, ikasleak landutako gai desberdinekin erlazionatutako galdeketa bat bete beharko du. Praktika atala informatika aulan, landa irteeran eta aula praktika baten landuko da. Ikasleak txosten bat landu behar du mareartekora egindako irteerarekin eta PRIMER pakete estatistikoa erabiliz datu analisia barne.

Azkeneko nota, ikasleek gai desberdinei eskeinitako ordu kopurua kontuan izanda eta bai galdeketak eta txostenak ebaluatuz lortuko da. Azkeneko notan ere kontuan hartuko da irakaskuntzaren jarduera desberdinetan ikaslearen parte-hartze aktiboa. Ikasleak ebaluazioa egiteko luzapena eskatzeko eskubidea izango du aurretik komunikatzen bada eta baldin eta behar bezala justifikatzen da.



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasleak deialdi arrunta ez badu gainditzen, bigarren ebaluazioko errealizazioa eskatu ahal izango dio irakasgaiko koordinatzaileari, ezohiko deialdiaren data bi aldeen arteko akordioarekin. Kontutan izan behar da aktek irailaren 30ean bere osotasunean osatuta egon behar direla.

Ebaluatzeko ezaguerak deialdi arrunteko berak izango dira.

Irakasgai-zerrenda

TEORIA-PROGRAMA



1. GAIA Ur-ingurunearen kutsatzaileak. Lehentasunezko eta ateratako kutsatzaileak. Kutsadura-iturriak.



2. GAIA Ingurune fisikoaren aldakariak. Material ekarpenak sortutako poluzioa (portuko eraikuntzak eta dragatzeak). Ingurune-zainketa planak



3. GAIA Mantenugai-ekarpen eta materia organikoaren efektua uraren kalitatean eta estuarioaren funtzionamenduan.



4. GAIA. Poluzioaren efektuak kostaldeko ekosisteman.

Landaredi bentikoaren erantzunak kutsaduraren aurrean.



5. GAIA Fauna bentikoaren erantzunak poluzioaren aurrean.



6. GAIA Eutrofizazioa. Ugaritasunaren eta fitoplanktonaren banaketaren gaineko efektuak.



7. GAIA. Eutrofizazioa. Ugaritasunaren eta zooplanktonaren banaketaren gaineko efektuak.



8. GAIA. Kostaldeko ingurunetan poluzioaren inpaktua ebaluatzeko metodoak (BACI eta beste batzuk).



9. GAIA. Pakete estatistikoen erabirela bentosaren gaineko inpaktuak detektatzeko.



10. GAIA. Ur-sistemetako mikroorganismoak. Zerrendatze-metodoak

zerrendatzea. Mikroorganismo aloktonoak.





PRAKTIKA-PROGRAMA



1. Landa-praktika. Poluzio-gradiente baten araberako marearteko komunitate bentikoen aldaketaren ikerketa. Laginketa-diseinua eta inpaktuaren ebaluaziorako datu-bilketa.

2. Ordenagailu praktika 1 (PRIMER softwarea). Inpaktuen detekziorako lagungarria den PRIMER pakete estatistikoaren erabilerarako sarrera.

3. Ordenagailuko praktika 2 (PRIMER softwarea). BACI metodologiaren aplikazioa ur-araztegi baten isurketaren inpaktua ebaluatzeko.

4. Ordenagailuko praktika 3 (PRIMER softwarea). Marearteko irteeran jasotako datuekin ariketa praktikoa. Datu-analisia, emaitzak eta eztabaida. Txosten-erredakzioa.

5. Ikasgela-praktika. Ibai-sistema baten autoarazketa prozesuaren ikerketa. Biziraupen-esperientzien diseinua.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Ikasleak irakaskuntzaren material desberdina kontsultatu/deskargatu beharko du hurrengo heziketa-plataforman: web Moodle (https://egela1718.ehu.eus/).

Oinarrizko bibliografia

BERTNESS, M,D., GAINES, S.D. & M.E. HAY, 2001. MARINE COMMUNITY ECOLOGY. SINAUER ASSOCIATES INC.



CLARK R.B., 2001. MARINE POLLUTION. OXFORD UNIV PRESS.



CLARKE, K.R. & R.M. WARWICK, 2001. CHANGES IN MARINE COMMUNITIES. PLYMOUTH MARINE LAB.



GERARDI, M.H. & M.C. ZIMMERMAN, 2004. WASTEWATER PATHOGENS. JOHN WILEY & SONS.



KENNISH, M. J, 1992. ECOLOGY OF ESTUARIES: ANTHROPOGENIC EFFECTS. CRC PRESS. INC., US



KENNISH, M. J, 1997. POLLUTION IMPACTS ON MARINE BIOTIC COMMUNITIES. CRC PRESS. INC., US



MURRAY S.N., R.F. AMBROSE, M.N. DETHIER., 2006. MONITORING ROCKY SHORES. UNIVERSITY OF CALIFORNIA PRESS



SCHMIDT T.M., M. SCHAECHTER. ,2012.TOPICS IN ECOLOGICAL AND ENVIRONMENTAL MICROBIOLOGY. ELSEVIER INC. OXFORD. UK.

Gehiago sakontzeko bibliografia

COLLINS M. & A. BORJA (EDS.), 2004. OCEANOGRAPHY AND MARINE ENVIRONMENT OF THE BASQUE COUNTRY. ELSEVIER.







COLWELL, R.R. & D.J. GRAY, 2000. NONCULTURABLE MICROORGANISMS IN THE ENVIRONMENT. AMERICAN SOCIETY FOR MICROBIOLOGY PRESS







LIVINGSTON, R.J., 2001. EUTROPHICATION PROCESSES IN COASTAL SYSTEMS. CRC PRESS, BOCA RATON



Aldizkariak

Marine Pollution Bulletin



Environmental Pollution



Science of the Total Environment



Estuarine Coastal and Shelf Science



Hydrobiologia



Estekak

https://www.journals.elsevier.com/marine-pollution-bulletin/



https://www.journals.elsevier.com/environmental-pollution/



https://www.journals.elsevier.com/science-of-the-total-environment/



https://www.journals.elsevier.com/estuarine-coastal-and-shelf-science



https://link.springer.com/journal/10750



http://www.who.int/topics/water/es/







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak