Irakasleak

XSLaren edukia

AMAIA MAITE ERDOZAIN FERNANDEZ

Ezagutza arloa
Farmakologia
Saila
Farmakologia
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
amaia_erdozain@ehu.eus

UPV/EHU Farmakologia Sailean Irakasle Agregatua naiz 2021etik.



Farmazian lizentziatu ondoren (UPV/EHU, 2001-2006), Farmakologian doktoretza egin nuen (UPV/EHU, 2006-2010), zeinetan sistema endokannabinoidearen azterketa egin nuen alkoholismo pairatu zuten sujetuen postmortem giza garunean. Geroago 4 urteko doktoretza-ondoko egonaldi bat egin nuen Pierre et Marie Curie Unibertsitatean, Bruno Giros doktorearen zuzendaritzapean (2010-2015); bertan, dopaminaren garraiatzailearekin lotzen diren eta hau erregulatzen duten proteína berrien identifikazioan lan egin nuen.



35 zientzia-publikazioen egilea naiz, hauetatik 24 JCR argitalpenak izanda, liburu-kapitulu 1 eta 2 irakaskuntza-argitalpen. ANECAk ezagututako seiurtekoak=2. H indizea= 14. Ikertzaile nagusia 4 proiektu nazional lehiakorretan eta ikertzaile lankidea 12 Europako, estatuko zein eskualde mailako proiektuetan. Enpresekin kontratu 1etan partehartzea.



2 doktorego tesi zuzendu ditut (+ beste 2 zuzentzen ari naiz), 6 Master amaierako lanen zuzendaria (+ 2 momentu honetan zuzentzen) eta 16 Gradu Amaierako Lan (+ 4 momentu honetan zuzentzen). Nire ikerketa, gaixotasun psikiatrikoetan ematen diren neurohartzaile eta proteina sinaptikoen asaldurak ikertzean datza.



https://orcid.org/0000-0003-0207-9122

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak