Irakasleak

XSLaren edukia

ASIER FULLAONDO ELORDUI-ZAPATERIECHE

Ezagutza arloa
Genetika
Saila
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
asier.fullaondo@ehu.eus

1995ean nire irakasle jarduna hasi nuenUPV/EHUn. Harrezkero Genetika eta Giza Genetikaren dozentzian parte hartu dut Medikuntza eta Odontologia Fakultatean Medikuntzako Lizentziaturan. Gaur egun, Zientzia eta Teknologia Fakultateko irakaslea naiz eta bertan Biokimika eta Biologia Molekularreko eta Bioteknologia Graduetako Giza Genetika eta Genomika irakasgaiak ematen ditut.

Graduondoko dozentziari dagokionez, 2014tik Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko arduraduna naiz eta “Omics: Experimental Designs and Data Analysis”, eta “Proteomikaren Oinarriak” irakasgaiak ematen ditut. Graduko Amaierako Lanak eta Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko Amaierako Lanak zuzentzen ditut.

1999an Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) doktore gradua lortu nuen Caracterización genética del nematodo del quiste de la patata tesiarekin. Doktorego osteko estantzia 2004-05 urtean Netherlands Proteomics Centrerrean egin nuen. Tesia bukatu ondoren, Ana Zubiaga doktoreak zuzentzen duen Erretinoblastoma/E2F bideak erregulatzen dituen mekanismo molekularren eta ziklo zelularraren kontrolaren ikerketa lerroko partaidea naiz.



ORCID: 0000-0001-5387-4762

ResearcherID: G-7131-2019

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak